Unai Aznar
Unai Aznar Vijuesca (Cortes, 2002ko uztailaren 26a), txirrindulari nafarra da. Anaia gaztea Hugo ere txirrindularia da.
Unai Aznar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cortes, 2002ko uztailaren 26a (22 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Kirol ibilbidea
aldatuUnai Aznar zortzi urterekin hasi zen txirrindularitzan eta Kadete zein Junior mailan Burunda Txirrindulari Elkartean aritu zen[1],[2]. Tarte honetan bost garaipen lortu zituen, horien artean Iruñeko Itzuliko azken etapa dago. Emaitza onei esker, 2021ean Lizarte taldera pasatu zen, Kern Pharmaren filiala.
2022an, Aragoiko erlojupeko txapelketa eta Madrilgo Erkidegoko Itzuliko etapa bat irabazi zuen. Hurrengo urtean, Espainiako errepideko zein erlojupeko txapelketak eskuratu zituen[3]. Horretaz gain, San Pedro Sarian eta San Roman Sarian ere gailendu zen.
2024an Kern Pharma talde profesionalean arituko da.
Palmaresa
aldatu2019
- Gipuzkoako Itzuliko etapa 1 (junior)
2021
- Euskal Herriko errepideko txapelketa (San Martin Proba)
- Nafarroako erlojupeko txapelketa
- La Garrigako Kronoigoera
- 3. San Roman Sarian
2022
- Aragoiko erlojupeko txapelketa
- Madrilgo Erkidegoko Itzuliko etapa 1
- 2. Loinaz Proban
- 3. Extremadurako Itzulian
2023
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa (23 urtez azpikoan)
- Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa (23 urtez azpikoan)
- Nafarroako erlojupeko txapelketa
- Extremadurako Itzuliko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- San Pedro Saria
- San Roman Saria
- 2. Natxituako Sari Nagusian
- 2. Mungia Sari Nagusian
2024
Taldeak
aldatuAmateurretan
aldatu- Quesos Albeniz - (2018-2020)
- Finisher - (2021-2023)
Profesionaletan
aldatu- Kern Pharma - (2024-)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Unai Aznar - ProCyclingStats