Umma (hiria)
Umma (sumerreraz: 𒄑𒆵𒆠, ummaKI[1]) Mesopotamiako hiri-estatu bat izan zen.
Umma (hiria) | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Dhi Qarreko probintzia |
Koordenatuak | 31°40′N 45°53′E / 31.67°N 45.89°E |
Historia | |
Kultura | Sumer |
K.a. 2600ean aipatzen da, ziur aski, Uruken nagusitasunetik askatu ondoren. K.a. 2355ean, tronua, Lugalzagesik usurpatu zuen, Babu izeneko tokiko buruzagi erlijiosoaren semea zena. Errege berriak, Lagash, Uruk, Larsa, Isin, Nippur eta Akshak bereganatu zituen. Beste hiri batzuk, bat-batean bere mende jarri ziren. Kish, garaitua izan zen, baina ez hartua.
Hain zuzen ere Kish izeneko hiri honetan, baina Akad hiria sortuko zuen, eta, handik, Kish tronutik kenduko zuen dinastia berri batean hasi zen Umma hiriaren gainbehera. 34 guduren ondoren, Sargon Akadekoak okupatu zuen Umma eta Sumer osoa K.a. 2335 ondoren. Lugalzagesi preso hartu zuen. Mese izeneko pertsona bat, Ummako errege menpeko bezala izendatua izan zen.
K.a. 2284 eta K.a. 2260ko matxinadek, ez zuten arrakastarik izan, baina independente bihurtu zen mende horren amaieran. K.a. 2130ean, Lagasheko Gudearen mende erori zen, baina, buru bezala, errege menpeko bat zuela. Ondoren Urrera pasa zen K.a. 2110ean, eta independente bihurtu zen K.a. 2022an. K.a. 2010ean, Isinera pasa zen, eta, K.a. 1900ean, Larsara. K.a. 1763an, Babiloniara pasa zen.
Bere egutegi propioa zuen, Shulgiren Ummako egutegia, Babiloniar egutegiaren aurrekaria zena.
Erregeak
aldatu- Shuruppaken eragina K.a. 2750 arte
- Uruken eragina K.a. 2700etik K.a. 2600 arte
- Errege ezezagunak K.a. 2600etik K.a. 2525 arte
- Ush K.a. 2525ean
- Enakale K.a. 2490ean
- Urlumma K.a. 2430ean
- Lugalzagesi K.a. 2355etik K.a. 2335 arte
- Akadera pasatzen da K.a. 2335ean
- Mese K.a. 2335etik K.a. 2300 arte
- Ludamu K.a. 2300etik K.a. 2284 arte
- Asharid K.a. 2284tik K.a. 2250 arte
- Shurushkin K.a. 2250etik K.a. 2220 arte
- Independentea K.a. 2220an
- Zenbait errege K.a. 2220tik K.a. 2150 arte
- Nammakhani K.a. 2150etik K.a. 2130 arte
- Lagashera pasatzen da K.a. 2130ean eta K.a. 2115 arte
- Lugalannatum K.a. 2130etik K.a. 2115 arte
- Urrera K.a. 2115etik K.a. 2022 arte
- Independentea K.a. 2022tik K.a. 2010 arte
- Isinera K.a. 2010etik K.a. 1900 arte
- Larsara K.a. 1900etik K.a. 1763 arte
- Babiloniara K.a. 1763an.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |