Ullgo setioa 1283an gertatutako gudua izan zen, Aragoiar Gurutzadan zehar gertatutakoa.

Ullgo setioa
Aragoiar Gurutzada
Data 1283ko iraila
Lekua Navardún
Koordenatuak 42° 30′ 47″ N, 1° 08′ 42″ W / 42.513013888889°N,1.1450555555556°W / 42.513013888889; -1.1450555555556Koordenatuak: 42° 30′ 47″ N, 1° 08′ 42″ W / 42.513013888889°N,1.1450555555556°W / 42.513013888889; -1.1450555555556
Emaitza Franko-nafarren garaipena
Gudulariak
 Frantziako Erresuma
 Nafarroako Erresuma
Escudo del reino de Aragon.png Aragoiko koroa
Buruzagiak
Eustakio Beaumarchèskoa Eximén Artiedakoa
Indarra
4.000 Ezezagunak

AurrekariakEdit

Martin IV.ak, Klemente IV.a ordezkatu ondoren, Petri Nagusia errege izendatu zuen. Honek Siziliar bezperen ondoren uhartea inbaditu zuenean, bere eskubideak galdu zituen baina 1283ko abuztuaren 27an de iure Aragoiko eta Valentziako errege eta Bartzelonako konde bilakatu zen.

Patri Nagusiak Tarazona aldera joan zen Albarracíngo setioa burutzera. Bere helburua Joanes II.a Nuñez Larakoari Albarracíngo jaurerria kentzea. Hau Nafarroako Erresumako aliatua zen eta, 1274an Filipe III.a Frantziakoak Nafarroan sartu zenetik, baita Frantziakoa ere.

SetioaEdit

1283an Eustakio Beaumarchèskoa Tolosako seneskala eta Nafarroako gobernadoreak, lau mila zaldunen buruan,[1] Zangozako mugatik Aragoin sartu[2] eta Ullgo gaztelua eraso zuen. Errebal eta gezileihoak hartu ondoren, defendatzaileak dorrean gorde ziren. Dorreari su eman zuten eta garnizioa erori zen. Eximén de Artieda tenentea preso hartu zuten.

OndorioakEdit

Gaztelua erori eta berehala, nafarrek Ull, Undoze Lerda eta Salbaterra Ezka suntsitu eta Bailo, Arbués eta Berdún bereganatu zituzten. Handik gutxira, azaroaren 1 eta 11 artean, bertokoen eta batez ere Lésko jauna zen Augèr de Berbedàren laguntzari esker, Arango Harana guztiz okupatu zuen. Nafarrek eta aragoiarrek su-eten bat adostu zuten hurrengo urteko otsailera arte.[2]

1284ko otsailaren 27an, Parisen, Martin IV.ak Filipe III.a Frantziakoaren bigarren semea zen Karlos Anjoukoa Aragoiko eta Valentziako errege eta Bartzelonako konde izendatu zuen.

Irailean Petrik aurreko urteko inbasioari erantzuteko prest zegoen eta Tuterako baratzeak erasotzea erabaki zuen.[3] Erregeak almogavarrei askatasuna eman zien eta hauek beldurra sortu zuten eskualdean.

ErreferentziakEdit

  1. (Frantsesez) Delamont, Ernest La croisade de 1285 par Ernest Delamont Histoire du roussillon.
  2. a b (Gaztelaniaz) Zurita, Jerónimo Anales de Aragón.
  3. Valls Taberner, F.; Soldevila, Ferran (1972) Història de Catalunya 1 (3. argitaraldia) 187 .

Kanpo estekakEdit