Txokolate bero

txokolatezko edari beroa
Txokolatada» orritik birbideratua)

Txokolate beroa edo txokolatada esne oso bero edo irakinean desegindako kakao- edo txokolate-hautsez eginiko edaria da, batzuetan esnea urez ere ordezten da. Ohikoena negu gorrian edo udazkenean edatea da, klima hotza den urtaroan. Maiz beste jakiekin hartu ohi da, bai txurro, ilgoropil nahiz kauserekin.

Txokolate beroa txurroez lagundurik.

Edalontzian hartu daitekeen arren, usadioz etxean edo tabernan katilu baten edan ohi da, jendarteko ospakizun, erromeria edota jaietan aldiz, plastikozko edalontzietan.

Txokolate beroa prestatzeko modu desberdinak aldatu

  • Espainiar eran: Urarekin prestatzen da, katiluko 2-3 koilarakada kakao erabiltzen da. Txokolate lodi garratza eta iluna da.
  • Frantziar eran: Esnea eta kakao-hautsarekin egiten da. Katilu bakoitzeko kakao koilarakada 1 erabiltzen da. Lodia bada ere, espainiar era baina zapore leunagoa du.
  • Vienar edo suitzar eran: Katiluko koilarakada 1 kakaorekin prestatzen da, baina amaieran esne-gaina erdi harrotua edo likidoa gehitzen zaio. Txokolate leuna eta krematsuagoa da.

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu