Txirta kanariarra (Anthus berthelotii) Anthus generoko animalia da. Hegaztien barruko Motacillidae familian sailkatua dago. Makaronesiako endemikoa da, Kanarietan, Madeiran eta Selvagens uharteetan baino ez da bizi. Bere izen zientifikoa Tenerifen bizi zen Sabino Berthelot naturalista frantsesaren omenez jarri zen. Bere populazioa 40.000 eta 200.000 ale artean kalkulatzen da. Txirta gehienen itxura eta kolorea du. Buru txikia du eta bularralde zabala.

Txirta kanariar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaEupasseres (en) Eupasseres
FamiliaMotacillidae
GeneroaAnthus
Espeziea Anthus berthelotii
Bolle, 1862[2]
Kumaldiaren tamaina3,2
Anthus berthelotii

Kanariar Uharteetako hegazti endemikoen artean hedapen handiena duena da eta, baso-ingurune trinkoetan izan ezik, oso ohikoa eta behatzeko erraza da habitat guztietan, itsas mailatik hasi eta 3.000 metrotik gorako altitudera arte. Gainera, Kanarietan habia egiten duen txirta bakarra da[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List
  3. (Gaztelaniaz) «Bisbita caminero» SEO/BirdLife (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu