Txirta

Motazilidoen familiako Anthus generoko hegazti paseriformeen izen arrunta

Txirta Motazilidoen familiako anthus generoko hainbat txoriren izena. Gurita izenaz ere ezagutzen dira. 14–19 cm luze izan daitezke. Itxuraz buztanikararen antzekoak izaten dira, gorputz luzaran lirainekoak. Mokoa, kono itxurako zorrotza izaten dute. Oso isats luzea dute. Kolorez arre edo marroiak dira, baina sabelaldea zurixka edo kolore argitakoa izaten dute. Intsektuak jaten dituzte, batez ere, baina haziak, harrak, eta arrain txikiak ere bai mota batzuek. Europan, Asiako ipar-mendebalean eta Ipar Ameriketan bizi dira. Txirta motarik ezagunenak hauek dira: negu-txirta (Anthus pratensis), 16 cm luze dena eta bizkarraldean lur kolorea duena, eta itsas txirta (Anthus spinoletta), 16 cm luze dena eta bizkarraldea gris-arre berdexka duena.

Txirta
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaEupasseres (en) Eupasseres
FamiliaMotacillidae
Generoa Anthus
Bechstein, 1805
Azpibanaketa
c.40, ikusi testua.

Espezieak

aldatu

Richard txirta (Anthus australis) egun Anthus novaeseelandiaeren azpiespezie bat besterik ez da.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.