Aikor

Euskarazko komunikabidea

Aikor! Txorierriko hilabetekaria da. Hilabetekari hau Totoan federazioak argitaratzen du. Federazio horretan hartzen dute parte Txorierriko euskara elkarte guztiek: Derioko Tximintx, Zamudioko Lagatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili.

Aikor
Motakomunikabide
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
ArgitaletxeaTotoan
Banaketa
Banatze-eremuaTxorierri
MaiztasunaHilabetekari
Historia
ZuzendariaXabier Goienetxe
ErredaktoreakJose Angel Mentxaka, Maite Lekerika, Iñaki Suarez, Gaizka Eguskiza, Amagoia Guezuraga, Pospolin, Jon Goikozuria, Aritz ta Nagel.
Identifikadoreak
ISSN1578-9322
www.aikor.eus/

Lehen zenbakia 2002ko urtarrilean argitaratu zuen eta ordutik eten barik hilero-hilero Txorierriko herri guztietan banatzen da. 2006. urtean Lan Txorierri izeneko urtekaria argitaratzen hasi da Txorierriko enpresei begira. Eta 2007an euren webgunea berritu eta blog komunitatea sortu dute, beste gauza batzuen artean. Aldizkaria izatetik orainkaria izatera pasa da.

Gaur egun 5.300 aleko tirada eta 8.000 irakurle inguru dauzka (AZTIKER, 2008).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.