Zaldia animalia ugaztun bat da. Zaldia arra da; zaldiaren emea behorra da.
Gatibutasunean 25 eta 40 urte bitarteko bizitza dute batez beste eta askatasunean 25 urte inguru bizi dira.
Zaldiak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Baita gerran ere.
Munduan zaldi espezie ugari daude; astoa, zebra, Zaldi basatia (Equus ferus), Afrikako basa astoa (Equus africanus) ere zaldien familiakoak dira. Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da, baina espezie gehiago ere badaude: Euskal Herriko mendiko zaldia, aurizko zaldia, Nafar behoka eta Nafar zaldia.
Bilakaera
aldatuDuela 55 milioi urte, Ipar Amerikan, Eohippus izeneko lehen zaldia bizi izan zen, ugaztun belarjale txiki bat. Suposatzen da ondorengo zaldi guztiak, haren ondorengoak zirela.
Denborarekin, bere ezaugarri batzuk galtzen joan zen eta gero eta handiagoa zen, gaur egun ezagutzen dugun zaldi bihurtu arte.
Anatomia
aldatuTamaina
aldatuBere altuera zimelera arte neurtzen da, zurda hasten den puntuan. Tamainaren arabera hiru taldetan sailka ditzakegu zaldiak:
- Astuna edo tirokoa
- Argia edo aulkikoa
- Poniak eta miniaturazko arrazak
Zaldi argien edo aulkikoen altuera 142 eta 163 cm artekoa da eta haien pisua 380 eta 550 kilogramo artekoa.
Zaldi astunen edo tirokoen altuera 160cm eta 180 cm artekoa da eta haien pisua 600 eta 1000 kilogramo artekoa.
Ponien edo miniaturazko arrazen altuera 150 cm edo gutxiago eta haien pisua ez ditu 100 kilogramo baino gehiago.
Historian erregistratutako zaldirik handiena Mammoth deitzen zen, 1848an jaio zena. 220 cm neurtzen zituen eta 1500 kg pisatzen zuen.
Hezurrak
aldatuZaldi batek 205 hezur ditu. Bere bizkarrezurra 51 ornoz osatuta dago. Zaldiaren eta gizakiaren eskeletoaren arteko desberdintasun garrantzitsu bat klabikularik ez duela da. Zaldietan "belauna" deitzen den gorputz-atala, hain zuzen, karpoko hezurrez osatuta dago, giza eskumuturreari dagozkionak.
Hortzak
aldatuZaldiek 36 hortz dituzte gutxienez (12 ebakidura eta 24 molar), belarra jateko egokitu dituztenak.
Ugalketa
aldatuZaldiek lau urterekin lortzen dute ugaltzeko gaitasuna; 11 hilabete irauten du ernaldiak eta normalen zaldi bakarra jaiotzen da.
Hiru potro edo gehiago jaiotzea arraroa da, eta gehiago gertatzen da behor zaharragoetan.
Elikadura
aldatuAnimalia belarjalea da: belarra jaten du, baina baita sastrakak, sagarrak, azenarioak… ere. Hipikan erabiltzen diren zaldiek pentsu bereziak jaten dituzte.
Kapak
aldatuZaldi baten kapa ilearen kolorea da.
- Sorrel: Marroi argia edo gorrixka, gorrigorria bezalakoa.
- Albinoa: Melanina faltak zaldi zuriak eta begi gorriak sortzen ditu, argiarekiko hipersentsibilitatea dutenak. Albinismo partziala edo osoa duten zaldiak dira.
- Bayo: Zuri horia.
- Zuria: Gorputz osoa zuria.
- Castaño, mulato edo zaino: Gaztaina iluna, batzuetan ia beltza; zaldi-zurda eta buztana marroia edo beltza.
- Isabelo: Krema koloreko gorputza eta zurda eta buztana ilunagoak.
- Beltza: Kolore beltzeko geruza. Oinetan eta buruan gune zuriak aurkitzen dira.
- Palominoa: Marroi oso argia, buztana eta zurda zuria edo argia.
- Pio: Koloretakoa, mahuka-itxurako atzeko berokia. Zuri-beltza (pio beltza); zuria eta gorria (sorrel pio), etab.
- Roan: Kolore ezberdinetako ileak nahasten ditu.
- Birigarroa: Ez guztiz zuria, ile zuri, gris eta beltzen nahasketa baizik.