Zebra Arrunta.

Zebra Afrikako animalia ugaztun bat da. Bere larru txuri-beltzagatik da ezaguna; marra horiek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzan. Taldean bizi da, talde handi edo txikitan.

Hiru espezie daude:

  • Zebra Arrunta ((Equus quagga): Espezie honetako zebra asko daude. 2,5 metroko luzera eta 1,5 metroko altuera izaten dute.
  • Mendi-Zebra (Equus zebra): Talde txikitan bizi da. 2,2 metroko luzera eta 1-1,4 metroko altuera izaten du. Zebra emea arra baino handiagoa da.
  • Grevy Zebra (Equus grevyi): Espezie guztietan handiena da. 2,5-2,75 metroko luzera eta 1,45-1,6 metroko altuera. 350-440 kilo pisatzen ditu. Belarri handiak ditu eta marrak estuak izaten ditu. Ura edan gabe denbora gehien irauten duen espeziea da.

Lehenengo biak zaldi baten itxurakoak dira eta azkena asto baten antzekoa.

Elikadura aldatu

Belarjalea da eta ur asko behar du bizitzeko.