Txikipedia:Yevgueniya Medvedeva

Yevguéniya Armánovna Medvédeva sari banaketan

Yevguéniya Armánovna Medvédeva izotz gaineko patinatzaile artistikoa da. 1999ko azaroaren 19an jaio zen Moskun (Errusian). Lehiaketa nazionaletan parte hartu izan du. Bere garaipenik garrantzitsuenak gazte-gaztetan etorri ziren, eta horrez gain, bere kirol ibilbidea ere eten du kirolari honek. Jada, erretiratuta dago. 1,57 metro neurtzen ditu kirolari honek eta errusiera hitz egiten du. Kirol honetarako afizioa familiatik datorkio. Bere ama ere izotz patinailan ibilia baita, nahiz eta 14 urte besterik ez zituela alde batera utzi besterik izan ez zuen.[1]

Biografia aldatu

Hiru urterekin hasi zen izotzetan patinatzen. Bere debuta, 2012an debutatu zuen Errusiako txapelketan. Hasiera-hasieratik erakutsi zuen barnean zuen sen berezi hura. Errusiako txapelketa horretan senior naziolal gisara egin zuen debuta, eta gero, junior mailan parte hartu eta seigarren postua eskuratu zuen. Olinpiar jokoetan ere egin zuen zerbait, askok eta askok amestuko luketen bigarren postuan amaitu bai zuen 2018ko olinpiar jokoetan. Horrez gain, medaila bat aski ez eta bi lortu zituen. Munduko txapelketei dagokienez, 2016 eta 2017.urtean mundukjo txapeldun bilakatu zen. Urte horietan bertan ere, izotzetako patinatzaileen artean oso estimatua den Europako txapelketa ere lortu zuen.

Bere entrenatzailea Eteri Tutberifdze eta Sergei Dudakov ziren. Hori praktikatze zuen egunero-egunero, eta horiekin egiten zituen egin beharreko ariketak ondoren kirol munduan arrakasta lortu ahal izateko. Dantza kontuen inguruan berriz, Daniil Gleijengauz, Tracy Wilson, David Wilson, Iliá Averbuj, Alexander Zhulin izeneko entrenatzaileekin egiten zuen lan. Horiekin hobetzen zuen kirol honetako teknika. Gainera, musikarekin nola lan egin ere hori bitartez ikasten zuen. [2]

Lorpenak aldatu

Laburbilduta, hauek dira kirolari honek lorturiko lorpenik garrantzitsuenak:

  • Olinpiar txapeldunorde bikoitza da 2018an (banaka eta taldeka).
  • Munduko txapelduna (2016,2017).
  • Europako txapelduna (2016,2017).
  • Urrezko domina Grand Prix txapelketako finalean (2015,2016).
  • Brontzezko domina Grand Prix txapelketako finalean (2014).

Mundu errekor bat ere lortu zuen, 241,31 ko puntuazioa lortu zuen. [3]

Teknika aldatu

Yevgeriya Medvereva izeneko kirolari honek besoa bere buru gainera igoz egiten zuen salto. Salto hirukoitzak ere egin ohi zituen noizean behin. Bere indarguneen inguruan hitz eginez gero, adituek bere salto hasierak eta amaierak azpimarratzen dituzte.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Yevguéniya Medvédeva. 2021-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  2. (Gaztelaniaz) Yevguéniya Medvédeva. 2021-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  3. (Gaztelaniaz) Yevguéniya Medvédeva. 2021-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  4. (Gaztelaniaz) Yevguéniya Medvédeva. 2021-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).