Txikipedia:Txintxirri Ikastola

Txintxirri ikastola Elorrion kokatuta dago. Euskal Herriko ikastolen kooperatibakoa da. 0-16 urte bitarteko, lerro bakarreko ikastola.

Historia aldatu

Ikastolaren honen lehenengo aztarnak, XX. mende hasierakoak badira ere, hirurogeigarren hamarkadatik aurrerako ikastolako datuak dira, gaur egun ezagutzen dugun ikastolarentzako erreferentziatzat hartu daitezkeenak. Garai horretan hasi zen Euskal Herri osoan ikastolen mugimendua, eta Elorrio , kurtsoa hasteko eskola gabeko ume kopuru handia kontuan edukita, hainbat herritar bildu ziren. Orduantxe jarri zen Elorrioko  ikastolaren lehenengo harria izango zena.

Honen helburuak hasieratik, euskararen mundutik irakaskuntza aurrerakoia eskaintzea izan zen. Baina hau lortzeko hainbat arazo zeuden: Baliabide ekonomiko gutxi, euskararen debekua, leku egoki bat topatzea, … Horregatik, ikastolaren sortze prozesua nahiko geldoa izan zen.

Ikastola hau, 1968ko urtarrilaren 12an jarri zen martxan, bi irakaslerekin zehazki: Josune Munitxa eta Maritxu, biak donostiarrak. Gora-beheraz betetako lau urteren ondoren (1972 an), lehenago Marianisten egoitza zen Txintxirri jauregia lortu zuten; horretarako, hainbat esfortsu eta diru inbertituta hain beharrezkoa zuten aurretik aipatutako egoitza eskuratu zuen kooperatibak 1973an.

Ekimenak aldatu

Ikastola  honek, hainbat ekimen kolektibotan hartzen du parte. Horregatik, hainbat helburu ditu ikastolak, beraien artean, etorkizunerako hobeto prestatuta egotea, gai hauen inguruan gehiago ikastea, edo ikasleen artean gai hauen inguruko jakintzaren aberastasuna gehitzea.

Kanpo estekak aldatu

  1. https://www.youtube.com/watch?v=n5OuxhL48eE&t=349s
  2. https://www.youtube.com/watch?v=cgAn7wrm94E
  3. https://www.youtube.com/watch?v=JH_G3scFikc
  4. https://www.youtube.com/watch?v=XpURuzX-aiw
  5. https://www.youtube.com/watch?v=t0ysIdJ95QI
  6. https://www.youtube.com/watch?v=WRTGuuF0Hv8

Erreferentziak aldatu

  1. https://elorriokoikastola.eus/historia/
  2. https://anboto.org/elorrio/1527853959896-txintxirri-ikastolako-lehen-ikasleen-irteerak
  3. https://www.google.com/maps/place/Elorrioko+Txintxirri+Ikastola/@43.1304898,-2.544917,15z/data