Txikipedia:Tupustarri

Tupustarria, galtza-harri tamainako eta oroimen historikoa duen oroigarria da.

Nolakoak dira? aldatu

10x10x10 zentimetro neurtzen duten letoizko plakak dira. Erraz ikusten dira urre koloreagatik eta lurrazaletik pixka bat irteten direlako.

Non aurki ditzakegu? aldatu

Nafarroako hainbat herrietako kaleetan topa ditzakegu: hala nola, Iruñea, Zangoza, Larraga, Obanos, Mues, Gares edo eta Oronoz-Mugairin.

Nork sortu du ekimena? aldatu

Ekimen hau Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak koordinatzen du. 2015. urteko ekainaren 30ean jarri ziren lehen tupustarriak Iruñeko La Merced kalean.

1992an, Alemaniako Gunter Demnig artistak Stolpertein proiektua jarri zuen martxan. Stolperstein hitzak, estropezu egiteko harria esanahia du. Tupustarrien ekimenak, Stolperstein  proiektuan du oinarria.

Zein da tupustarrien helburua? aldatu

Iruñean eta Nafarroan, gerra zibilean biktima ugari egon zen eta hauek aitortu nahian egindako ekimena da. Bi helburu nagusi nabarmendu ditzakegu:

  • Iraganarekiko lotura ez galtzea.
  • Iraganeko gertaerak identifikatu eta aitortzea

Zer informazio aurkituko dugu tupustarrietan? aldatu

Tupustarrietan, biktimaren izena, jaioturtea, desagertu zeneko data eta erailketa data agertzen dira idatzirik bai gazteleraz eta baita euskaraz ere. Biktima bizi izandako azken bizilekuko atearen aurrean jartzen dira.