Txikipedia:Toni Morrison
Toni Morrison
aldatuBiografia
aldatuToni Morrison edo Chloe Adrelia Wofford Lorain (Ohio) jaio zen 1931ko otsailaren 18an Ameriketako Estatu Batuetan eta, New Yorkeko Bronx auzoan hil zen 2019ko abuztuaren 5ean, 88 urterekin pneumonia bat zela eta.[1]
Ikasketak
aldatuIkasketak Loraingo eskola publikoan egin zituen. 1949. urtean eskola amaitu zuen eta Ingeles Filologiako unibertsitate ikasketak egiten hasi zen. Ikasten zuen bitartean, lan egiten zuen hainbat argitaletxetan ikasketak ordaindu ahal izateko. [1]
Lan-ibilbidea
aldatuEmakume honek eleberrigilea, saiakeragailea, argitalatzailea, poeta, eta irakasle estatubatuarra izan zen. Gainera, New Yorkeko Random Houseko lehen fikziozko editore beltza bihurtu zen. Horrez gain, Princetongo unibertsitateko irakaslea izan zen, baita New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria ere.[1]
Lorpenak
aldatuHiru sari irabazi zituen:
Egindako lanak
aldatuHamaika eleberri baino gehiago idatzi zituen , Home, Love, Paradise, Jazz, Belobed, The Bluest eye…besteak beste. Horrez gain, bere lanetan populazio beltzari buruz hitz egiten du gehienbat, giza eskubideen alde eta arrazen diskriminazioen kontrari buruz idazten du. Gainera, ekintzaile feminista ere izan zen.[1]