Termita (Isoptera) labezomorroekin batera, Blattodea ordenaren barruan sailkatzen den animalia ornogabea da. Inurrien antza duten intsektu sozialak dira, eta gehienak kolore zurixka izan ohi dute. Hori dela eta, zenbait tokitan inurri zuriak bezala ere ezagutzen dira.

Nolakoak dira?Aldatu

Nahiz eta termitak inurri zuria bezala ere ezagutu, ez du zerikusirik intsektu horrekin. Inurriak himenopteroak diren bitartean, termitak isopteroak baitira; eta horrek, inurriekin alderatuta termitak aintzinakoagoak direla esan nahi du.

Termitek 4 eta 15 mm arteko luzera izaten dute. Termitarik handienak Macrotermes bellicosus espeziekoak dira, 10 zentimetro neur ditzaketelako. Espezie gehienetan, termita langileak eta soldaduak itsuak dira, begirik ez dutelako. Hala ere, zenbait espeziek, Mossambicus hodotermesek esate baterako, orientatzeko eta eguzkiaren eta ilargiaren argia bereizteko

   Ba al dakizu    

Kolonia bakoitzeko termiten kopurua ezberdina izaten da; baina espezie handienek 100-1.000 termita inguru izaten dituzte. Hala ere, badira kolonia batzuk milioika izan ditzaketenak.

begiak dituzte.

Termiten gorputza ondo bereizitako hiru atalez osatuta dago: burua, toraxa eta sabelaldea.

  • Buruan pare bat antena dituzte, begiak hegalak dituzten termitetan eta aho-aparatu bat ondo garatutako masailezurrekin.
  • Toraxa hiru metameroz osatuta dago. Bakoitzak hanka pare bat eta azken bi metameroetan bi hegal pare berdin.
  • Sabelaldea hamar metameroz osatuta dago eta, bere muturrean, marko pare bat.

Bizi zikloaAldatu

 
Termiten bizi-zikloa

Termiten garapenari metamorfosi osatugabea deitzen zaio, hiru etapa besterik ez baitira agertzen. Aitzitik, metamorfosi osoak lau etapa ditu: arrautza, larba, pupa eta heldua.

Hauek dira termitaren garapen-etapak: arrautza > ninfa > heldua

  • Arrautza: denbora horretan, intsektua oskoletik aterako da ninfa izeneko forman.
  • Ninfa: intsektu helduaren bertsio txiki bat da. Ninfek, eskuarki, exoeskeleto mehe bat dute, eta ez dute hegalik. Gurasoek jaten duten janari bera jaten dute, eta haien leku berean bizi dira. Intsektuak hazten direnean, exoeskeletoa oso estu bihurtzen zaie eta ordezkatu egin behar izaten dute (hurrengo etapan gertatzen da).
  • Heldua: ninfa bere exoeskeletoa baino gehiago hazten da "larruzko mutua" izeneko prozesuaren bitartez, non exoeskeleto zaharra atzean uzten duten. Horrela, "azal" berria gogortu egingo da eta exoeskeleto berria izango dute. Hau hainbat aldiz gertatzen da intsektua heldu bihurtu arte.

Intsektu sozialakAldatu

Termitak, inurriak eta erleak bezala, intsektu sozialtzat hartzen dira, jarduera guztiak kolektiboak diren komunitateak osatzen dituztelako. Komunitate horretan kasta ezberdinak daude, non lan jakin bat egiteko espezializatuak egoten diren. Kasta horien bereizketa, betetzen duten funtzioaren eta gorputz-itxuraren arabera egiten da. Hiru kasta bereiz ditzakegu: langileak, soldaduak eta ugaltzaileak.

 
Termitak (Isoptera) intsektu sozialak dira
  • Termita langileak dira gure etxebixitzetako egurrean eragindako kalteen erantzuleak. Zurixkak dira, eta normalean "inurri zuriekin" nahasten dira. Itsuak direnez antenak erabiltzen dituzte eskuratutako janaria mugitzeko, baita termitategi osatzen duten galeriak eta tunelak eraikitzeko ere.
  • Soldadu-termitek masailezur handi eta bereiziak dituzte, eta hori-laranja kolorekoak dira. Bere funtzio bakarra kolonia beste erasotzaile batzuengandik defendatzea da, bere etsairik handiena inurriak direlarik. Beren buru handi eta masailezur zorrotzek ez diete beren kabuz elikatzen uzten, eta langileen laguntza behar dute horretarako.
  • Termita ugaltzaileen artean kokatzen dira erregea eta erregina. Ugaltzaileetan, kolore iluneko arrak eta emeak daude, eta hauek hegoak erabat garatuta eta begiak konposatuta dituzte. Hauek dira habia berriak sortzen dituztenak, ugalketaren bitartez. Termitetako erreginak eta erregeak koloniako beste kideak baino luzaroago bizi dira, eta, gainera, erreginak beste guztiak baino handiagoak izaten dira.

Nola ugaltzen dira?Aldatu

 
Termiten arrautzak

Termita ugaltzaileek heldutasuna lortzean, hegaldi bat jartzen dute martxan. Hegaldian zehar termita-bikoteak sortzen dira, eta hegaldia amaitu eta lurreratzean termita-bikote horiek hegoak galtzen dituzte. Ondoren, lurrean zulo bat egiten dute lurperatzeko, harraparietatik babes daitezen.

Behin habia sorturik, koloniako errege eta erregina bihurtzen dira. Une horretatik hil arte bitartean termita-erreginak eginkizun bakarra du: arrautzak errutea. Arrautzak erritmo izugarrian erruten dituzte, zenbait espeziek egunero 30.000 arrautza jartzen dituzte.

Zertaz elikatzen dira?Aldatu

 
Termiten elikadura (glukosa)


Janaria bilatu eta kolonia osoan banatzea termita langileen ardura da. Termiten elikagai nagusia zelulosa da, eta zelulosa hori modu guztietan kontsumitzen dute. Horregatik, intsektu horiek ez dira etxeetan eta eraikinetan dagoen egurraz bakarrik elikatzen, baizik eta zelulosaz osatutako beste edozein material kontsumituko dute: papera, alfonbrak, egurra, landareak, belarra...


 
Termitategia

HABITATA ETA TERMITATEGIAAldatu

Termiten kutikula biguna dela eta, ez dago termitarik habitat fresko edo hotzetan kokaturik. Termitentzako hiru habitat desberdin daude: zur hezea, zur lehorra eta lurpeko zura. Zur hezeko termita konifero-basoetan bizi da, zur lehorreko termita baso-hostotsuetan eta lurpeko termitak hainbat eremutan bizi dira.

Termitategia termiten kolonia da; eta bertan, erregina zaintzen dute, larbak jaiotzen dira, hauek hazten dituzte eta soldadu, langile edo etorkizuneko erregina bihurtzen dira. Egurrez eta mastekatutako landare-hondakinez eta listuz nahasitako materialarekin egiten dituzte termitategiak. Material horrek, behin gogortu ondoren, erresistentzia handia du, eta soilik tresna edo atzapar espezializatuak erabiliz suntsi daiteke. Termitategia, ganbera eta korridoreez osaturik dago, eta funtsezko nukleo bat ere badu, non errege eta erregina bizi diren.

Gehiago jakitekoAldatu

https://zientzia.eus/artikuluak/tok-tok-hemen-dira-termitak/