👶
Jaiotza
1904ko maiatzaren 11
Figueres
💀
Heriotza
1989ko urtarrilaren 23a
Figueres
🔨
Lanbidea
margolari
📷
Argazkiak
ikusi
Dalíren erretratua.

Salvador Dalí XX. mendeko artista katalan bat izan zen, bere lanetan errealitatea fantasiarekin nahastu zuena. Bre bizitzan margolanak, lan grafikoak, liburuetako ilustrazioak eta bitxi, ehun, arropa, jantzi eta eszenatokietarako diseinu ugari sortu zituen.

Dalí 1904ko maiatzaren 11n jaio zen Figuerasen, Pirinioetatik gertu. Haren familiak haurtzarotik sustatu zuen artearekiko interesa eta lehen ikasketak eskaini zizkioten.

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikastera joan zen 1921ean. Bertan, pentsamendu eta ideia modernoak zituzten ikasle-talde batean sartu zen. Bestalde, hainbat estilo artistiko ikasi zituen eta trebetasun tekniko handia zuela erakutsi zuen.

Lehen erakusketa indibiduala Bartzelonan egin zuen 1925ean, eta 1928an, hiru margolan izan zituen Pittsburgheko Carnegie Institutuko Nazioarteko Erakusketan.  

Obra surrealista aldatu

1928an, Dalí Parisera joan eta hango surrealistekin batu zen. Surrealistak lanetan fantasia eta errealitatea batzen zituzten artista eta idazleak ziren. Haien lanak ametsetakoak ziruditen ezohiko irudiz beteta zeuden.

30eko hamarkadan, Dalik munduko artista surrealistarik ezagunena bihurtu zuten margolanak egin zituen. Lan horiek Europako eta Estatu Batuetako hiri nagusietako erakusketa surrealistetan agertu ziren. Horietako bat da Oroimenaren Iraupena (1931), beharbada munduko margolan surrealistarik ospetsuena.

Hamarkada horren amaieran, Dalí estilo tradizionalago batean hasi zen margotzen, berak “klasikoa” deitu zuen estiloan. Mugimendu surrealistatik kanporatu zuten eta gero denbora asko igaro zuen antzerkiko, moda-dendetako eta bitxigintzako dekoratuak diseinatzen. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetan bizi izan zen emaztearekin. Katoliko ere bihurtu zen eta gai erlijiosoko lan asko margotzen hasi zen.

Gerra bukatu eta gero itzuli zen Dali Espainiara. 1982an emaztea hil ondoren, haren osasunak okerrera egin zuen eta 1989ko urtarrilaren 23an hil zen, Figuerasen.