👶 Jaiotza 1868ko maiatzaren 18a Pushkin (en) ![]() |
💀 Heriotza 1918ko uztailaren 17a Jekaterinburg |
🔨 Lanbidea monarka |
📷 Argazkiak ikusi |
Nikolas II-a, Errusiako azken enperadorea edo tsarra izan zen. Bere izen ofiziala “Nikolas II.a Errusia Guztietako Enperadore eta Autokrata” zen. 1868ko maiatzaren 6an jaio zen, San Petersburgon, eta 1918ko uztailaren 17an hil zuten, Jekaterinburgen, Errusian.
Bizitza
aldatu1894. urtean, bere aita hil zen eta horren ondoren Nikolas II.a jarri zen agintean. Agintaldiaren hasieran, Errusiako Inperioa munduko handiena eta garrantzitsuena izan zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ostean, aldatu egin zen guztia. Errusiako inperioa etengabeko gainbeheran zegoen. Gerran sortutako miseria, gosea eta zapalketa egoerak 1917ko Errusiako Iraultza eragin zuten.
Urtebete beranduago sobietarrek Nikolas eta bere familia hil zituzten, iraultzaileek tsarrarekin akabatu nahi zutelako. Hilketa hori Uraletako herrixka batean gertatu zen. Baina ikertu gabe egon zen SESBak iraun zuen urtetan zehar, 1918tik 1991ra.
Santuak
aldatu2000. urtean, Errusiako Elizak familia osoa santu bihurtu zuen, beraz, kristautasun ortodoxoan santu titulua daukate. 2008. urtean, Errusiako Federazioak biktimitzat jo zuen familia osoa, Nikolas II-a, bere emaztea eta seme-alabak.