Txikipedia:Tsar
Tsarra eslaviar (Bulgaria,Serbia eta Errusia) errege-erregin batzuei ematen zaien ohore izena da. Erdi Arotik (1547) 1917. urterarte erabili zen izen hau. Tsarrak estatu-botere ia guztiak zituen bere esku jainkozko eskubideengatik, horrez gain, nobleen eta klero ortodoxoen babesa zuen.
XVII. mendetik XX. mendera arte Romanov dinastiako tsarrak egon ziren agintean Errusian. Leninek agindutako Errusiako Iraultzaren ondorioz azken tsarra (Nikolas II.a) eta bere familia fusilatu egin zituzten.