Neva ibaia izoztuta

San Petersburgo Errusiako hiri bat da, bigarren handiena Moskuren atzetik. 2017ko datuen arabera 5.323.300 biztanle ditu.

Geografia

aldatu

Errusiaren mendebaldean koaturik dago, Itsaso Baltikoaren ertzean. Neva ibaia itsasoratzen da bertan eta Ibai delta bat osatzen du. Horregatik San Petersburgon uharte asko eta kanal asko daude.

Historia

aldatu

1703 urtean Petri Handia erregeak San Petersburgo hiria eraiki zuen kostaldean eta hiriburu izendatu zuen. Europako arkitekto famatuak etorri ziren hiria eraikitzera eta Errusiako zientzilari eta artista ospetsuenak ere bertara etorri ziren bizitzera. 1917 urtean Errusiako Iraultza gertatu zen eta Sobietar Batasuna sortu zen. Mosku bihurtu zen berriz hiriburua.

Bigarren Mundu Gerran Alemaniarrek hiria setiatu zuten hiru urtez eta milioi bat biztanle hil ziren.

Leku ikusgarriak

aldatu
  • Hermitage museoa
  • San Isaak katedrala
  • Odol Isuriaren katedrala
  • Peterhof jauregia
  • Tsarskoye Selo jauregia

Irudiak

aldatu