Metal alkalinoak elementu kimikoak dira, eta sistema periodikoaren lehenengo taldean daude. Puruak direnean, odol-kolorekoak eta gogorrak dira, eta balentzia-elektroi bakarra dute. Balentzia-elektroi hori ematen duten erreakzio kimikoetan hartzen dute parte. Horrela +1 karga izaten dute, eta metal ioia osatzen dute. Uretan bortizki erreakzionatzen dute, eta, horregatik, oliotan gorde behar ditugu. Inoiz ez dira naturan elementu bakar gisa aurkitzen, oso ezegonkorrak direlako eta beste elementu batzuekin azkarregi erreakzionatzen dutelako. Elementu guztiekin lotzen dira, gas nobleekin izan ezik. Airean daudenean, berehala beltz bihurtzen dira.

Metal alkalinoak hauexek dira: litioa (Li), sodioa (Na), potasioa (K), rubidioa (Rb), zesioa (Cs) eta frantzioa (Fr). Litioak egiten du erreakziorik txikiena. Nahiz eta antzina pentsatu frantzioa zela erreaktiboena –oso eskasa da frantzioaren kantitatea naturan–zientzialariek duela gutxi frogatu dute zesioa frantzioa baino erreaktiboagoa dela, erlatibitatearen teoriaren ondorioz.

Sodioa da metal alkalinorik garrantzitsuena. Sodio gatz garrantzitsuenetariko bat sodio kloruroa (NaCl) da: jateko gatz arrunta. Era berean, hidroxidoarekin sodio hidroxidoa (NaOH) osatzen du. Horri soda kaustikoa deritzo, eta base sendoa da.

Zenbaki atomikoa Izena Ikurra Irudia
3 Litioa Li
11 Sodioa Na
19 Potasioa K
37 Rubidioa Rb
55 Zesioa Cs
87 Frantzioa Fr