Txikipedia:Marrazo zuri

Marrazo zuria ur gazietako arraina da, Lamnidae familiako marrazoa. Familian honetan arrain bizkorrenetariko batzuk daude.
Steven Spielbergen Jaws filmaren ondorioz, animalia ezaguna egin zen marrazo zuria. Filmean gizaki-harrapatzaile krudeltzat jotzen badute ere, ez ditu askotan gizakiak erasotzen. IUCNek, ostera, bere Zerrenda Gorrian "ahula" kategorian sailkatu du.[1]
Fisikoa
aldatuBere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da, izan ere, badaude 6 metroko eta 2.268 kilogramo pisatzen duten marrazo zuriak.
Bere heldutasun sexuala 15 urtean lortzen dute, baina 30 urte ere bizi daitezke. Harrapari bat da, arrain pinipedoak eta itsas-hegaztiak jaten dituena. Carcharodon bere generoa irauten duen espezie bakarra da.
Gorputza fusiformea du bereizgarri, bizkarraldea gris arbel-kolorekoa edo belzkara ageri duena eta sabelaldea zuriska. Bular-hegats itzelen barruko aldean -zuriska baita- bi orban ilun dauzka. Buru zabala du, mutur zorrotz samar batean amaitzen dena.[2]
Izaera
aldatu50km/orduko abiadura har dezake eta marrazoek ez dute ondo ikusten baina usaimen bikaina dute. Uretan dagoen odol tanta bakoitza usaintzen dute oso urrutitik izanda ere.[3]
Familia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Marrazo zuri. 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ Marrazo zuri. 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ Txikipedia:Marrazo. 2023-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ Marrazo zuri. 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).