👶 Jaiotza 1862ko maiatzaren 16a South Acre |
💀 Heriotza 1940ko apirilaren 21a Trinidad |
🔨 Lanbidea lepidopterologoa |
📷 Argazkiak ikusi |
Margaret Fountaine (Norwich, 1862ko maiatzaren 16a - Trinidad, 1940ko apirilaren 21a) britainiar entomologoa izan zen. Emakume ausarta zen, mundutik bidaiatu zuena sei kontinenteetatik pasatuz berrogeita hamar urtetan zehar eta tximeletetan aditua bihurtu zen.
Biografia
aldatuBere aita artzaina, apaiza zen eta bere amari oso gogorra egin zitzaion berarekin egotea.
27 urte zituela, Fountaine eta bere ahizpak ekonomikoki independienteak izan ziren, osabarengandik diru kopuru handi bat oinordetzan hartu ondoren.
Fountaine eta bere ahizpak Frantzia eta Suitzara bidaiatu zuten, Thomas Cook & Son-en Gidaliburu Turistikoa jarraituz. Suitzan, Fountainek Scarce Swallowtail eta Camberwell Beauty espezimenak eskuratzeko desioa sentitu zuen, hauek haranetan ikustean. Entomologiarekiko interesa areagotu zitzaion eta linneanoa erabiltzeari ekin zion tximeleten izen arruntak ordezkatuz bere egunerokoan.
Inglaterrara itzuli zenean 1895eko neguan, Henry John Elwes-en lursaila bisitatu zuen. Elwes esperientzia handiko bidaiari zientifikoa eta Royal Horticultural Society-ko presidenteordea zen, eta baita Royal Society-ko kide ere.
Lorpen zientifikoa
aldatuBere tximeleta aleen bilduma herrialdeko bilduma pribaturik handiena izan zen eta harekin alderatuta Fountaine-k bere ahalegin entomologikoa hutsala zela uste zuen. [1][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Margaret Fountaine. 2021-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Margaret Fountaine. 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).