Lentoia bisigu arruntaren antza duen arrain hezurduna da.
Izena
aldatuLentoiak hainbat izen ditu, alikota, Elantxoben, allueta Bermeon eta elefante zaharra Getarian.
Bere izen zientifikoa, Pagellus acarne. Pagellusek, papera esan nahi du latinez, eta acarnek berriz, haragitsua da. Ondorioz, oso zapala eta haragi onekoa, jateko modukoa dela esan nahi du.
Deskribapena
aldatu7 urte arte bizi daitezke.
Gorputzean bi kolore tartekatzen ditu; arroxa eta zilarra. Honez gain, urre koloreko distirak ere baditu. Gorputza eta bizkarraldeko hegatsa, luzeak ditu. Bularraldeko hegatsean puntu gorri oso ilun txiki bat du. Hegatsek kolore gorria dute.
Burua borobila du. Begi handiak ditu, baina, ahoa, berriz, txikia. Azken honen barrualdean laranja kolorea nagusitzen da bertan, hiru ilara hortz dituztelarik.
Bizitokia
aldatuOzeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da. Azoreetan, Madeiran, Kanarietan eta Cabo Verde uhartedian ere bizi da, baita Mediterraneo itsasoan ere.
Elikadura
aldatuArrain orojaleak dira, honenbestez, algaz gain, itsas zizarez eta molusku eta krustazeo txikiez elikatzen dira.
Ugalketa
aldatuArrautzak ur azalera iristean jaiotzen dira Larbak. Hauek ar bezala jaiotzen dira, eta heltzean beraien sexua aldatu eta eme bihurtzen dira.
Sukaldaritza
aldatuHaragi zaporetsua du. Jateko modu asko daude, gisatuan, labean erreta edo marinatuta. Parrillan ez da sukaldatzen, oso lehorra geratzen baita.