Madeira (uhartea)
Madeira Portugalgo uhartea da, izen bereko uhartediaren handiena dena (750.7 km²). 240.537 biztanle ditu, hauetatik erdia inguru Funchal hiriburuan.
Madeira uhartea | |
---|---|
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Azalera | 750,7 km² |
Punturik garaiena | Pico Ruivo (1.862 m) |
Politika | |
Herrialdea | Portugal |
Eskualdea | Madeira |
Hiriburua | Funchal |
Hiri populatuenaren biztanleria | 100.847 |
Gizartea | |
Biztanleria | 240.537 bizt. |
Talde etnikoak | Portugaldarrak |
Geografia eta Klima
aldatuMadeirak jatorri bolkanikoa du. Hauek dira mendirik garaienak: Pico Ruivo (1.862 m), Pico das Torres (1.850 m) eta Pico do Arieiro (1.818 m).
Klima azpitropikala du eta honi esker Laurisilvak estaltzen du uhartea. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Laurisilva 1999 urtean.
Ekonomia
aldatuGaur egun uhartearen ekonomia turismoan oinarriturik dago.
Kontzejuak
aldatu- Funchal: 100.847 biztanle 2006an.
- Câmara de Lobos: 35.150.
- Santa Cruz: 32.696.
- Machico: 21.321.
- Ribeira Brava: 12.523.
- Calheta: 11.856.
- Santana: 8.491.
- Ponta do Sol: 8.189.
- São Vicente: 6.063.
- Porto Moniz: 2.762.