Txikipedia:Zilar
Zilar
aldatuZilarra elementu kimiko bat da. Latinetik dator eta "distiratsua" esan nahi du.
Oso normala da naturan egotea beste mineral batzuekin elkartuta edo aske. Zilarra zazpi metal ezagunetakoen artean dago.
Zilarra antzinarotik ezaguten da, eta diru gisa erabiltzen zen. Beti metal bitxi bezala hartu izan da. %70-a industrian erabili izan da eta beste %30-a diru moduan. Gerra-armak lantzeko ere balio zuen. Zilarra ez da toxikoa baina haren gatz guztiak pozoitsuak dira.
Bitxi dendetan ere asko erabiltzen dira, urrearekin batera.