Txikipedia:Lehen laguntza

Nazioarteko lehen laguntzen logotipoa
Anbulantzia larrialdi egoeran

LEHEN LAGUNTZAK

Lehen laguntzak, istripu baten aurrean sorosle batek egin dezakeen ekintza eta neurri oro dira. Ez dira tratamendu medikoak, istripu baten ondorioak ahalik eta arinenak izateko egiten diren larrialdiko ekintzak dira. Azken hau garrantsitzuena da, istripu baten ostean lehenengo minutuak oso baldintzagarriak dira kaltetuaren eboluzioan.

Lehen laguntzak guztientzat balio dute, bai haur eta bai helduentzako. Oso garrantzitsuak dira istripu batean zer egin behar den jakitea, familiako pertsona baten, lagun baten edo ezezagun baten bizitza salbatu daitekeelako.

Gaur egun, heriotza eragiten duen istripu asko gertatzen dira. Istripuak, etxean, lanean, aisialdirako lekuetan, errepidean, etab., laugarren heriotza-kausa dira Europar Batasunean. Istripuei aurre egin ezin zaienez, badira horiei aurrea hartzeko bitartekoak. Bitarteko horiek lehen laguntzak deitzen zaie (Ibañez, 2017).


Zergatik dira hain garrantzitsuak lehen laguntzak?

Garrantzitsua da lehen sorospenen kontzeptuak ikasleen adinaren arabera irakastea, egoera egunerokoan agertuz gero gauzatu ahal izan ditzaten. Garrantzitsua da haurrek larrialdiaren kontzeptua ezagutzea eta egoera bat interpretatzen jakitea, telefonoan zenbakia markatzeko laguntza behar duten lekuetan. Lehen hezkuntzan, lehen laguntzekin lotutako kontzeptuak irakasten hasten dira, hala nola erredurak, zauriak edo itolarria sendatzea. Ezinbestekoa da istripuen eta gaixotasunen prebentzioa sustatzeko, bai eta pertsonen segurtasuna hobetzeko ere.


Zer egin istripu baten aurrean?

- Lasai egoten saiatu.

- Ingurua ezagutu.

- Behar bada, laguntza eskatu

- Egoera jabetu.

- Soilik menperatzen diren teknikak edo tratamenduak egin, hauek kaltetua lagunduko dutelako.

- Planeatu gabeko ekintzak ekidin.


Eman behar diren pausuak

Sorospen katea:

Haur bat lehen laguntzen protokoloa ikasten

1.Ebaluatu

Ezer egin baino lehen egoera, lekua, ingurumena,.. ebaluatu behar dugu, bide seguruena aurkitzeko pertsona sorosterakoan, eta aurkezten garen arriskua menperatzeko.


2. Babestu

Lehenik eta behin lekua babestu behar da, beste istripurik ez gertatzeko.


3. Abisatu

112 telefono zenbakia

Behin egoera ebaluatua izanda eta toki seguru batean egon eta gero, 112 telefonora deitu eta larrialdi zerbitzuei egoeraren berri emango zaio.


4. Sorostu

Behin aurreko guztia eginda, kaltetuak sorostu dezakete, bizitza arriskuan dauden kasuei lehentasuna emanez.


Larrialdietarako lehen laguntzetako botikin basikoa

Zer egin zerbitzu medikuak ailegatu arte?

Botikin hau berehalako asistentzia bermatzeko errekurtso bat da, hau zauritua sorostea ahalmenduko du zerbitzu medikuak gerturatu arte

Botikina

1. Sendatzeko materiala

- Latexko eskularruak.

- Seruma.

- Antiseptikoak.

- Hesigailu esterilak (gasak..)

- Tirita normalak + esparatrapu.

- Suterako tiritak.

- Hesgailu elastikoak.


2. Gailuak

- Artaziak.

- Pintzak.

- Orratzak.

- Termometroa.


3. Medikamentuak

Edozein pertsonak ezin dio medikamentuak ume bati eman, hau soilik mediku batek egin dezake, baina norbaitek bereziki medikamentu baten beharra baldin badu, gainean izan beharko dugu.


4. Besteak

- After bite.

- Eguzki krema.

- Azukrea.

- Reflexa.

- Egoerara egokitutako materiala.


Ba al dakizu…

- Lehen laguntzak istripu kasuen %90 pertsonen bizitza salbatu dituzte (Schwarz, 2022).

- Gaur egun herritarren % 10ek baino ez du lehen sorospenei buruzko ezagutzarik, eta horrek esan nahi du bihotzekoa edo iktusa duen norbaitek lagun diezaiokeen norbait gertu izateko aukera ez dela oso handia (Mosteiro, 2016).

- 1870ean, gerran, sortu ziren lehen sorospenak (ConSalud, 2014).


Bibliografia

- ConSalud, R. (2014, 12 septiembre). Los primeros auxilios salvan el 90% de las vidas cuando ocurre un desastre. Consalud. https://www.consalud.es/pacientes/los-primeros-auxilios-salvan-el-90-de-las-vidas-cuando-ocurre-un-desastre_13019_102.html

- Mosteiro, M. (2016, 17 marzo). «Solo el 10 % de la población tiene conocimientos en primeros auxilios». La Voz de Galicia. https://www.lavozdegalicia.es/noticia/santiago/padron/2016/03/17/formador-area-sanitaria-imparte-cursos-primeros-auxilios-cruz-roja-santiagosolo-10-poblacion-conocimientos-primeros-auxilios/0003_201603S17C12991.htm

- Schwarz, M. (2022, 26 febrero). Los primeros auxilios nacieron en la guerra. El Correo. https://www.elcorreo.com/ciencia/vida/primeros-auxilios-nacieron-20220226160132-ntrc.html

- Ibañez, M. (2017). Propuesta sobre Primeros Auxilios en Educación Primaria. Universidad Internacional de la Rioja, Universidad Internacional de la Rioja. https://reunir.unir.net/bitstream/handle/123456789/5747/MARTINEZ%20IBA%C3%91EZ%2C%20MARI%20CARMEN.pdf?sequence=1&isAllowed=y