Labanda edo Izpiliku (izen zientifikoa, Lavandula) generoa Lamiaceae familiako landare bat da. Bere usain eta zaporeagatik balio kulinario handikoa da. Sukaldaritzan zein botika edo bestelakoetan erabilia. Gainerako landareak bezala, Autotrofoak dira, izan ere, fotosintesia egiten dute euren elikagaiak eskuratzeko. Orokorrean landare hauek daukaten ezaugarri garrantzitsuenak usaina eta kolorea dira. Normalean moreak izaten dira, baina urdinak eta zuriak ere izan daitezke.

Nola elikatzen da? aldatu

Autotrofoak dira, orduan, elikagaiak euren kabuz lortzen dute, prozesu baten bidez; hau da, fotosintesiaren bidez.

 

Nolakoa da? aldatu

Sustraia: Lurraren barnean geratzen dira, ez beste landare batzuk bezala, eta zurixkak izaten dira.

Zurtoina: zurtoin bigunak eta malguak dituzte. Hosto berdeak edota grisak dauzkate.

Hostoak: Udan sortzen dira eta 10 zentimetroko luzera daukate, normalean moreak, urdinak, bioletak eta batzuetan zuriak izan ohi dira.

Fruitua: Lau fruituz dago osatua, borobilak izaten dira eta kolore marroi argia izaten dute.

Non aurkitzen da? aldatu

   Ba al dakizu    

Erromatarrek izpilikua erabiltzen zuten bainua eta arropa biltzeko.

Labanda leku askotan aurkitu daiteke, macaronesiako eskualdean, Mediterraneko kostaldean, Afrikako iparraldean, Arabiar penintsulan eta Asiako hegoaldean. Aipatzekoa da, izpilikuko zenbait espezie sartu dira herrialde askotan destilazioan erabiltzeko.

Bere erabilera industrian aldatu

Landare hau antzinatik apaingarri bezala eta esentzia aromatizatzaileak egiteko erabili da. Gehien erabiltzen diren labanda espezieak espliegoa (L. angustifolia, L. latifolia) eta jatorri hibridokoak dira (L. dentata, L. stoechas eta L. pedunculata), hau da, espezie desberdineko izpilikuen batura artifizialez sortutako labandak. Labanda landareak olio moduko bat du, eta mota bakoitzak olio kantitate handiagoa edo txikiagoa du. Esentzia hau, batez ere, apain-mahaiko eta lurringintzako produktuen industrietan erabiltzen da eta batzuetan pomadetan. Esentzia honekin usain txarra ezkuta daiteke eta loa bateratzeko erabili.

 
   Ba al dakizu    

Paisajisten, arkitektoen eta lorezainen espezie gustukoenetako bat dela.

Propietateak aldatu

Nerbio sistema erlaxatzeko balio dute, estres, antsietate eta lo egiteko arazoak gutxitzen ditu. Izpilikuak digestio hobeagoa egiteko balio du. Gaixotasun eta hantura batzuk azetzeko balio du, faringitisa adibidez (ez da beharrezkoa jakitea zer den). Gainera, landatzeko erraza izatearen abantaila du, bai lurrean bai loreontzian, eguzkiaren izpi zuzenak jasaten dituelako.

Nola ugaltzen dira? aldatu

Urte guztian zehar izpilikuak aldaxken bidez ugaltzen dira. Aldaxka mota desberdinak daude eta urtaroaren arabera landatzen dira, adibidez neguan mota batekoak landatuko dira eta udan beste mota batekoak.

Gehigarriak aldatu

Nola egin izpilikuaren olioa: https://www.youtube.com/watch?v=DT-in7hDxi8

Nola landatu eta nola zaindu izpilikua: https://www.youtube.com/watch?v=Qq-naxeDbUI

Bi bideoak erdaraz daude, ez baitago euskarazko bideorik izpilikuari buruz.

Auototrofoak eta heterotrofoak bereizten dituen eskema bat egin dugu. https://www.lucidchart.com/invitations/accept/43edbc60-f3eb-4a71-bb89-d64e05839e70