👶
Jaiotza
1998ko abenduaren 20a
Parisko 19. barrutia
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Kylian Sanmi Mbappé Lottin (Paris, Frantzia), 1998 abenduaren 20an jaio zen eta futbol jokalari profesionala da. Paris Saint-Germain FC taldean jokatzen du, aurrelari bezala, Frantziako Ligako 1. mailan.

Txikitatik nahi zuen izan futbol jokalaria, erregate ona zuen eta azkarra zen. Bere jokalari gustukoenak Zinedine Zidane eta Cristiano Ronaldo dira. 160 milioi euroko balioa du, munduko jokalari baliotsuena delarik.

Bizitza personala aldatu

Bere aitak Wilfried Mbappé izena du eta bere amak Fayza Mbappé izena du, Kamerun eta Aljeriako jatorria du, baina familiak jatorri afrikarra du, bera frantziarra da.

Ibilbidea aldatu

2015eko abenduaren 2an debutatu zuen Mbappek Frantziako lehenengo mailan. Monakoko hasiberri gazteena bihurtu zen 16 urterekin. Lehen gola 2016 egin zuen, 17 urterekin. Mbappék lehen hat-trick-a abenduaren 2016an lortu zuen. Paris Saint-Germain Football Clubera, 2017-18 sasoiaren amaieran 180 milioi euroko nahitaezko erosteko aukerarekin.

Frantziako Selekzioarekin

Frantziarekin bi mailatan izan da internazionala: azpi-17 eta azpi-19 mailetan, hain zuzen. Kylianek 2014ko irailean debutatu zuen.

Taldeak aldatu

Taldeak Urteak
Monako 2015-2017
Paris Saint-Germain 2017-...