Txikipedia:Cristiano Ronaldo

Cristiano Ronaldo dos Santos Aveiro Funchal, 1985eko otsailaren 5a (39 urte) Portugalen jaio zen futbolari profesionala da.

Aurrelari aritzen da, Arabia Saudiko Al-Nassr klubarekin eta Portugalgo futbol selekzio nazionalarekin. Futbolaren historiako jokalari onenetakoa dela gogoratzen da. Urrezko baloia bost aldiz irabazi du. Horrenbestez, sari hori aldi gehienetan irabazi duena da.

Europako eta mundu osoko futbolarien artean, Lionel onena izateko gudan dabil. Real Madrilen eta Portugalgo selekzioan, Ronaldok sartu du gol gehien.

2009ko ekainaren 11n Real Madrilek Cristiano Ronaldo fitxatu zuen. Manchester Unitediek ordu arte futbolari bat fitxatzeko inoiz ordaindutako kopururik handiena jaso zuen: 94 milioi euro.

Real Madrilekin lautan irabazi du Txapeldunen Liga: 2013/2014, 2015/2016, 2016/2017 eta 2017/2018 denboraldietan. 2007/2008 denboraldian titulu hori  Manchester Unitedekin irabazia zuenez, Txapeldunen Liga bost aldiz irabazi duen lehen futbolaria da. 2018an Juventus FCak fitxatu zuen.

2016. urtean Europako selekzioen arteko txapelketa irabazi zuen Portugalgo selekzioarekin.

Kirol lorpenak aldatu

  • Portugalgo futbol liga sporting Clube de Portugal 2002an.
  • Ingalaterrako kopa Manchester Unitedekin 2004an.
  • ingalaterrako  Futbol Ligaren kopa manchester Unitedekin 2006an.
  • Premier League Manchester United 2007an.
  • Community Shield Manchester United 2007an.
  • Premier League Manchester united 2008an.
  • Community Shield  Manchester  United 2008an.
  • Ingalaterrako Futbol Ligaren kopa Manchester United  2009an.
  • Premier League Manchester United 2009 an.
  •  
    Cristiano Ronaldo Portugalgo Selekzioko kamisetarekin
    Errege kopa Real Mardril 2010an.