Txikipedia:Katrina McClain
Katrina McClain 1965. urteko irailaren 19-an jaio zen Charlestonen (Hego Karolina) Estatu Batuak. Saskibaloi jokalari ohia da.[1]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/60/Katrina_McClain_in_1985_Final_Four.jpg/220px-Katrina_McClain_in_1985_Final_Four.jpg)
Kirol ibilbidea
aldatuGeorgiako Unibertsitatean jokatu zuen, baita AEBetako saskibaloi talde askotan ere, hiru talde olinpikotan barne. McClain Emakumeen Saskibaloiaren Ospearen Aretoan eta Naismith Memorial Saskibaloiaren Ospearen Aretoan sartu zen.
Kirol emaitzak
aldatuOlimpiar jokoetan 3 domina lortu zituen Estatu Batuetako taldearekin, 2 urrezkoak Seulen 1988an eta Atlantan 1996an eta brontzezko bat Bartzelonan 1992an.
Munduko txapelketak
aldatuMunduko txapelketan 3 domina lortu zituen, bi urrezkoak URSSean 1986an eta Malaisian 1990an eta brontzezko bat Australian 1994an.
Panamerikako jokoak
aldatuPanamerikako jokoetan urrezko domina bat lortu zuen Indianapolisen 1987an eta brontzezko bat Habanan 1991an.
Basketball Hall of Fame saria lortu zuen 2012an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Katrina McClain. 2020-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).