Txikipedia:Katalina Erauso

Katalina Erauso

Katalina ErausoMoja alfereza deitua— (Donostia, Gipuzkoa, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) abenturazalea, moja eta soldadua izan zen.

1592an jaio zen, Donostian, Migel Erauso eta Maria Perez Galarragaren alaba. Lau urte zituela Antiguako domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteiza ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin.

Handik aurrera gizonezko jantziak erabili zituen beti. Urte hartan berean Ameriketara jo zuen, Panama aldera, eta handik Perura. Txilera joanda, bere anaia hil zuen ezpata borroka baten ondoren, eta Argentinara jo zuen, Ande mendietan barrena, justiziari itzuri. Perura jo zuen berriz ere, Bolivian zehar, eta Cuscon liskar batean gizon bat hil zuela eta, Guanamangako apezpikuaren etxean babestu zen, larri zaurituta. Hil zorian zegoela, emakume zela aitortu zion apezpikuari, eta berria Espainiako koroaren lurralde guztietara zabaldu zen.


Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Erauso