Txikipedia:Panama
Panama Ofizialki Panamako Errepublika. Erdialdeko Amerikako estatua da, eta Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean dago. Mugakide bezala Costa Rica du eta mendebalean Kolonbia. 2016an 4,16 milioi biztanle zituen. Lautadek eta garaiera txikiko muinoek osatzen dute Panamako lurralde gehiena. Mendi garaiak ere badira. Panamako ibaiak laburrak eta malda handikoak dira. Ibai nagusiak hauek dira: Chucunaque (231 km), Tuira(230 km), Bayano(206 km), santa maria (173 km) eta, garrantzitsuena ekonomiaren aldetik, Chagres (125 km).
Klimari dagokionez Panamako klima tropikala da, beroa eta hezea. Azkenik landarediari dagokionez oihanek eta basoek hartzen dute lurraldearen erdia baino gehiago.