Txikipedia:Kanabera (soinu-tresna)

Kanabera idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Kanabera arrunta.

Nolakoa da? aldatu

Laban batekin goitik behera erdi-erditik irekitako kanabera arrunta da, behealdean kirten gisako puska bat osorik utzirik. Astintzen den zati batean leiho (zulo) bat egina du, malgutasuna emateko.

Nola jotzen da? aldatu

Begitik (zulotik) beherako zatia eusteko kirten gisa erabiltzen da. Esku batekin kirtenetik heldurik, beste esku-azpiarekin kanaberaren beheko muturra jotzen da. Horrela, libre gelditu diren bi kanabera erdiek elkarren kontra jotzen dute, kalakak edo kastainetek ematen dutenaren antzeko hotsa emanez.

Kanabera euskal herri-musikan aldatu

Inguruko beste lurraldeetan bezala, Bizkaian ere erabili izan da fandango, arin-arin, martxa eta halako doinuetan erritmoa emateko.