Txikipedia:Kalaka
Kalaka idiofonoen familiako soinu-tresna da.
Nolakoa da?
aldatuKirtena duen zurezko palatxo bat da. Bi aldeetan kirtenik gabeko beste bi taulatxo ditu, bi zulotatik soka batekin lotuta.
Nola jotzen da?
aldatuKirtenetik harturik astintzen da eta kanpoaldeko bi taulatxoek erdikoaren kontra jotzen dute, zarata eginez. Askotan modu librean jotzen da eta besteetan, errepikatzen diren joko erritmikoak osatuz.
Noiz erabiltzen da?
aldatuKalakak Euskal Herriko hainbat eskualdetan Aste Santuko ospakizunetan erabili izan dira, bai eliza barruan eta bai kanpoan, elizkizunen abisuetarako. Besteak beste Lizarra aldean (Nafarroa) eta Tolosaldean (Gipuzkoa) jaso dugu kalakari buruzko informazioa.