Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Etimologia: Kamaleon terminoa latinezko chamaeleo hitzetik dator, grezierazko "χαμαιλέων" ren mailegua, eta, aldi berean, χαμαί (khamaí) "Lehorrean" eta λέων (léōn) "Leon" hitzek osatua. Greziar hitza "lehoi lehortarra" ren akadiar kalko bat da.


Kameleoiak Chamaeleonidae familiakoak dira, animalia narrasti ezkatatsu txikikoak. Munduan zehar 161 kameleoi espezie inguru daude eta Sahara azpiko Afrikan eta Europako hegoaldean, Sri Lanka, India eta Asiako beste lurraldeetan bizi dira gehien bat. Ezagunak dira kolorez aldatzeko gaitasuna dituztelako, euren mingain luze eta bizkorragatik, eta begiengatik: bakoitza leku batera independenteki mugitu daitekeelako. Kameleoi hitzaren jatorria grekotik dator eta "lurreko lehoia" esan nahi du.

Nolakoak dira kameleoiak?Aldatu

Kameleoi - Bideoa

Kameleoi espezieen artean hainbat tamaina daude, baina guztiek ezaugarri hauek dituzte: buruko apaingarriak dituzte, adarrak dituzte, gandorrak, hanken egitura, begiak, entzumenik eza eta mihia. Hala ere, arrek, normalean, emeek baino apaingarri gehiago dituzte. Kameleoi guztiak narrastiak dira eta horregatik odol hotzekoak dira, hau da, ez dute haien metabolismoa erabiltzen gorputza hozteko edo berotzeko.

Bere hanken egitura oso bitxia da, hanka bakoitza bi "hatz" nagusitan banatuta dago. Hatz horiek atzapar sendoak dituzte, enbor eta adarretan igotzeko trakzioa ematen diotenak. Buztanaren eta hanken trebeziari esker, zuhaitz batetik bestera igarotzea lortzen dute.

Kameleoiak ez dira euren abiaduragatik bereizten, txikiak eta garratzak izan arren, mugimenduak oso motel egiten baitituzte. Baina, bere mihia azkarra da eta askotan gorputzaren luzera baino handiagoa da, ia metro bat espezie batzuetan. Gainera, mihiaren punta itsaskorra da, bere harrapakinak harrapatzeko, nagusiki intsektuak.

 
Mihiaren egitura

Azala keratinaz eginda dago neurri handi batean eta kameleoiek, sugeek bezala, urtean bitan azalaz aldatzen dute.


Kolore aldaketa edo KamuflajeaAldatu

   Ba al dakizu    

Kamaloia ez da kolorez aldatzen inguruan duenaren arabera, baizik eta tenperaturaren, argitasunaren edo bere egoera psikologikoaren arabera.

Kameleoien kolore aldaketa oso esanguratsua da, adibidez kameleoien arteko borroketan, koloreek aurkaria beldurtuta edo haserre dagoen adierazten dute. Gainera, kolorea aldatzeak animalia ezkutatzen lagun dezake, baina hori ustekabean gertatzen da, noizbehinka gertatzen delako.

Kolore-aldaketa dermisaren hainbat geruzatan espezializatutako zelula pigmentarioei esker gertatzen da, haien kanpoko epidermis garden baten azpian.

Amerikan badira beren kolorea alda dezaketen Polychrotidae familiako musker espezie batzuk. Ezaugarri hori dela eta, "Kameleoi faltsuak" edo "Kameleoiak" deitu zaie. Baina ez daude familia honekin ahaidetuta.

Ikusizko ezaugarriakAldatu

Kameleoiek begiak 180 ° (horizontalki) eta 90 ° (bertikalki) mugitu ahal dituzte. Bere begiak, buruaren alboetan kokatuta daude, bista panoramiko bat izatea ahalbidetzen diena. Begi handiak ia 360º-ko ikuspegia ematen die.

Kameleoiak eguneko ikusmen ona eta koloreen pertzepzio bikaina dute, baina gauean apenas ez dute ikusten. Horregatik, kameleoiak egunez bakarrik ehizatzen dira.

Non aurkitu ditzakegu?Aldatu

Kameleoiak aurkitzea ohikoena den bi tokiak Afrika eta Madagastar dira, hala ere, ohikoa da Europa hegoaldean aurkitzea, Sri Lanka, India eta Asia Txikian.

   Ba al dakizu    

Uste denez, Europako Mediterraneoko sektoreetan bizi diren aleak gizakiek aitzineko garaietan sartutako aleetatik datoz.

Bere bizilekuari dagokionez, kameleoi mota ezberdinak daudenez, habitat ezberdinak daude, hala nola: mendiak, oihanak, sabanak eta, batzuetan, basamortuak eta estepak. Normalean kameleoiak basoetan bizi diren arren, sastrakadietan ere aurkitzen dira, eta espezie jakin batzuk lurrean aurki ditzakegu, hostoen azpian bizi baitira. Kameleoiei asko gustatzen zaie eguzkia, horregatik, normalean eguzkitan ikusten ditugu.

 
Kameleoi arrunta

Europari dagokionez, Kameleoi arrunta (Chamaeleo chamaeleon) baino ez dago, gainera, Espainiako leku zehatzetan, Andaluzian, Huelvatik Almeriara doan kostaldea okupatzen duena edo Murtziako Eskualdea. Portugalen ere aurkitu ohi da, zehazki Algarven, Italian eta Kretan.

Europan aurki dezakegun beste espezieetako bat Kameleon afrikarra da (Chamaeleo africanus), Peloponesotik hego-mendebaldera dauden herri txiki batzuk, Greziako hegoaldean, antzinatik, beharbada Egiptotik, sarrera bat dela uste den tokia.

Nola sailkatzen dira?Aldatu

Chamaeleonidae familiaAldatu

Chamaeleoniae azpifamilia (kameleoi tipikoak)

Brookesiinae azpifamilia (kamdleoi nanoak)Aldatu

Nola ugaltzen dira?Aldatu

   Ba al dakizu    

Kamaleoiak 4 edo 5 urte bizi daitezke. Gainera, tamaina handiko espezie batzuk, Triozero melleriak eta Kalumma parsoniiak kasu, 15 urtera irits daitezke.

Kameleoi gehienak obiparoak izan arren, obibiparoak ere badaude. Obibiparoen kasuan, arrautzak emearen gorputzean egoten dira enbrioia erabat garatu arte. Ernalketa egin eta 3-6 astera, emeak arrautzak erruten ditu. Emeak arrautzak ipini ondoren, lurperatzen ditu eta alde egiten du.

Botatzen dituen arrautza kopurua espeziearen arabera aldatzen da. Kameleoiek beren heldutasun sexuala lortzen dute, hau da ugalketa egiteko prest dagoen adina, 4-5 hilabetetik 8-10 hilabetera bitartean.

Zertaz elikatzen dira?Aldatu

Kameleoiak ez dira ehiztari aktiboak. Horren ordez, esertzea nahiago dute, orduak geldirik pasatzea, harrapakin bat handik noiz pasatuko den zain. Funtsean, artropodoez eta ornodun txikiez elikatzen dira. Dena den, gatibu daudenean, frutak ere jaten dituzte, hala nola, papaiak, bananak eta karraskarien kumeak. Aipatutako dieta hori, animalia helduentzat bakarrik baliagarria da: Izan ere, kumeak intsektujaleak dira ia erabat.

Nolakoa da kameleoien bizimodua?Aldatu

 
Kameleoi pantera (Furcifer pardalis)

Kameleoi guztiak eguneko animaliak dira. Animali hauek, haien aktibitate handiena goizean eta ilunabarrean egiten dute.

Kameleoiek bizitza gehiena bakarrik ematen dute, eta nahiko oldarkorrak dira euren espezie bereko beste kide batzuen aurka. Ohitura bakartia dute gehienbat. Soilik ugaltzeko garaian, arra, zuhaitzetatik jaisten da, eme baten bila.

Kameleoiek koska egin dezakete molestatzen zaienean, baina hozkada hori ez da oso mingarria. Dena den, gertatzen bada, ez du inolako arriskurik, nahikoa da eremua desinfektatzea beste edozein zauri bezala.