Banana asko.
Banana desberdinak.

Banana bananondoaren fruitua da. Tximuei asko gustatzen zaizkie.

Deskribapena

aldatu

Fruitu horia da. Luzea da eta pixka bat kurbaturik dago. Banana asko elkarri lotuta egoten dira multzo bat osatuz. Multzoetan 20 banana aurkitu daitezke batzuetan.

Bananak hasieran berdeak izaten dira, gero horiak eta amaieran orbain marroiak azaltzen zaizkie. Barrialdeko haragia jaten da eta zuria izaten da.

Munduan mota askotako bananak daude. Kolore desberdinetakoak, tamaina desberdinetakoak...

Jatorria

aldatu

Asia hego-ekialdean eta Australian sortu zen baina gaur egun mundu guztian hazten da. Landare tropikala da.

Jakiak

aldatu
  • Jogurtak
  • Arroza kubatar erara
  • Postreak

Izena beste hizkuntzetan

aldatu
  • ingelesez: banana
  • frantsezez: banane
  • gazteleraz: plátano