Jatetxea

Jatetxea otorduak zerbitzatzen dituen lokala da. Janari eta edaria lokalean jan edo etxera eraman dezakezu. Jatetxe mota ezberdin asko daude, janari eta edari ezberdinak saltzen dituztenak.[1]

Euskal Herriko jatetxeak

aldatu

Euskal Herrian mundu osoko janaria saltzen duten jatetxeak daude. Baina, jatetxe gehienak hemengo janaria eta edariak saltzen dituzte; adibidez, arrain zopa, marmitakoa, porrusalda, pistoa, sagardoa, txakolina[1]

Gaur egungo jatetxeak

aldatu

Gaur egun gero eta fast food izeneko jatetxe gehiago daude, fast food izeneko jatetxeak kalitate gutxiko janaria, azkar egindakoa, osasunerako txarrak diren janaria eta freskagarriak saltzen dituzte (coca-cola…). [1]

Otorduak

aldatu

Jatetxeak normalean hiru otordu nagusietan  zerbitzatzen dituzte janaria  (gosari, bazkari eta afari). Jatetxe batzuetan ez dute gosaririk eskaintzen, eguerdian irekitzen dutelako. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Jatetxe. 2023-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).