Patata landarea eta tuberkulua.

Tuberkulua landare batzuek sustraietan edo zurtoinaren lurpeko zatian duten atal mamitsua da, landareak elikagaiak biltzeko erabiltzen duena sasoi txarretarako.

Haietako asko jangarriak dira, adibidez:

  • Patatak
  • Batata
  • Txufak
  • Manioka
  • Ñamea

Funtzioak

aldatu

Landareak ezaldi edo sasoi txarretan (lehorteetan, adibidez) bizirik irauteko behar dituen bizigai edo mantenugaiak gordetzen dituzte tuberkuluek. Gehienetan, almidoia deritzon mantenugaia aurkitzen da tuberkuluetan, baina baita beste karbono-hidratoak ere

Gainera, landarearen ugalketan ere parte hartzen dute; izan ere, baldintza naturaletan, lur gaineko landare zatia lehortu eta hiltzen da udazken edo neguan, baina lurpean geratutako tuberkuluek bizirik jarrai dezakete eta horrela, hurrengo udaberrian, ernamuinak eman ditzakete eta berriro sortuko da landarea.

Patatak artifizialki ere ugal daitezke tuberkulu puskak erabiliz; patata bati begiak ateratzen zaizkionean, begiak dituzten puxkatan zatitu eta haiek sartzen dira lurrean landare berriak emateko.