Haltz beltz edo haltz arrunta (Alnus glutinosa) zuhaitz bat da. Europa, Asia eta Afrika iparraldean hazten da, ibai handien ertzetan. Zuhaitz honen egitura eta bizi-zikloa beste zuhaitzen antzekoa da. Baina bere erabilpena oso bitxia da eta funtzio garrantzitsua du bere ekosisteman, izaki bizidun askoren babesa eta elikagaia delako.

Euskal Herriko basoetan haltz beltzak oso ohikoak dira.
Haltz beltzak kontinente hauetan aurki daitezke: Europa, Asia eta Afrika.



Nolakoak dira haltz beltzak? aldatu

Zuhaitzak atal hauetaz osatuta daude: enborra, hostoak, loreak eta fruituak.

 
Haltz beltzen zatiak adierazten dituen marrazkia.
  • Enborra: metro bateko zabalera izan ahal du, azala nahiko hauskorra da. Azal horretan intsektu asko bizi dira.
  •  
    Haltzaren (Alnus glutinosa) hostoa
    Hostoak: hostogalkorrak dira, hau da, zuhaitz honi udazkenean hostoak erortzen zaizkio. 4-10 cm luze dituzte hostoek. Berde ilunak dira goiko aldetik eta behealdean ile txiki batzuk dituzte, distira handiagoa ematen diotenek.
  • Loreak: hostoak agertu baino lehen sortzen dira, neguaren amaieran eta udaberri hasieran. Sexuaren arabera banatuta daude, lore emeak (txikiagoak, marroiak eta pinaburu formakoa) eta arrak (argalak eta gorri kolorekoak).
     
    Lore arrak emeen gainean.
    Fruituak: udazkenean ateratzen dira, lorea atera denean. Pinaburu txikien itxura hartzen dute.
   Ba al dakizu    
 


Tamaina ertaineko zuhaitzak 20 metrotara irits daitezke. 7 solairuko eraikin bat 20 metro ditu, beraz, zuhaitz hau eraikin hori bezain garaia da.



Nola ugaltzen dira? aldatu

 
Marrazki honetan haltz beltzaren bizi-zikloa ikus daiteke.

Zuhaitz hauen bizi-zikloan hainbat fase daude:

  1. Hazia lur azpian hazten da eta sustraiak ateratzen zaizkio.
  2. Zuhaitz itxura hartzen doa.
  3. Loraketa fasea dago, fase honetan lore arrak emeen gainean jartzen dira eta fruituak sortzen dituzte. Fase hau urtarrila eta maiatza bitartean ematen da, hostoak agertu baino lehenago.
  4. Fruituak (hasieran berdeak direnak) lehortzen dira eta haziak askatzen dituzte.
  5. Hazi hauek hegodun haziak bihurtzen dira eta lurrera erortzen dira.


 
Fruituak, pinaburu txikien itxurakoak dira.

Zertarako erabiltzen dira? aldatu

Zuhaitz honen egurrak urte asko iraun dezake ur azpian. Horregatik, uretan dauden etxeak eta beste eraikuntzak eraikitzeko erabiltzen da.  

   Ba al dakizu    
 
Egurra nahiko argia da, baina moztean kolorea gorri-laranjagoa jartzen da. Hori dela eta, Europako herrialde askotan pentsatzen zen zuhaitz hau sorginduta zegoela.

Horretaz gain, zuhaitz hauek gaixotasun batzuk sendatzeko balio dute, taninoak kolesterola murrizteko eta azala eztarriko minak lasaitzeko infusioen bidez.

Horretaz gain, jendeak apaingarri gisa ere erabiltzen ditu.




Zergatik dira garrantzitsuak? aldatu

 
Haltz beltzen adarrak errekan.

Haltz beltzek elikagaiak eta babesa ematen dizkiete izaki bizidun askori. Hauen artean: oreinak, ardiak, erbiak, untxiak, intsektuak, likenak eta onddoak aurki daitezke.

Neguan, hegaztiek zuhaitz hauen haziak jaten dituzte. Ibaiak eta errekak itzalez estaltzen dituzte, uraren tenperatura motelduz. Gainera, prozesu hau segurtasuna ematen die arrainei, uholdeak daudenean, sustraietan geratu ahal direlako.

Gehiago jakiteko