Txikipedia:Gustav Mahler
Gustav Mahler (Kaliště, gaurko Txekia, 1860ko uztailaren 7a – Viena, 1911ko maiatzaren 18a) musikagile austriarra izan zen, Erromantizismoaren ondorengoa.[1]
Biografia
aldatuOrkestra zuzendaria ere izan zen. Bere lanik ezagunenak berak konposatutako abesti batzuk izan ziren; Bidaiariaren abestia, Umeen heriotzazko abestiak eta Lurraren abestia. XX. mendeko lehen hamarkadan, Gustav Mahler bere garaiko orkestra eta opera zuzendari garrantzitsuenetako bat izan zen. Musika klasikoa egiten zuen.
Bizitza
aldatuVienako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta ondoren filosofia eta musikaren historia ikasi zuen unibertsitatean. Anton Bruckner ezagutu eta haren ikasle eta lagun izan zen. Bera oso musikari eta zuzendari ospetsua eta inportantea izan zen. Kasselen (1883), Pragan (1885) eta Leipzigen (1886), 1888an Budapesteko Operako zuzendaria izan zen, 1891n Hanburgokoa eta 1897an Vienako Operakoa eta Orkestra Sinfonikokoa. Ohean aste batzuk eman [2]ondoren, endokarditis bakterianoa diagnostikatu zioten. Gaixotasun horretarako joera dute bihotzeko balbuletan akatsak dituzten pertsonek. 1911ko maiatzaren 22an hil eta lau egunera Grinzing hilerrian lurperatu zuten, berak eskatu bezala.
Lanak
aldatuBerak idatzitako sinfoniak.
- Das klagende Lied.
- Drei Lieder.
- Lieder und Gesänge.
- Lieder eines fahrenden Gesellen.
- Gesänge aus "Des Knaben Wunderhorn.
- Rückert Lieder.
- Kindertotenlieder.
- Das Lied von der Erde.6[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gustav Mahler. 2021-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ Gustav Mahler. 2021-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ Gustav Mahler. 2021-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).