Txikipedia:Ginea Berria

Ginea Berriko kokapena
Ginea Berriko kokapena

Ginea Berria Ozeaniako irla bat da, munduko bigarren irla handiena da, Groenlandiaren ondoren. 9.678.960 biztanle ditu eta bere hiriburua Port Moresby da. [1]

Kokapena aldatu

Irla hau Australiatik iparraldera eta ekuatoretik hegoaldera kokatzen da, Ozeano Barearen hegoaldean. 786.000 kilometro koadroko zabalera dauka.[1]

Biztanleria eta hizkuntzak aldatu

 
Port Moresby (Ginea Berriako hiriburua)

Ginea Berriko populazioa 9.678.960 biztanlekoa da. Bere hiriburua Port Moresby da, 220.000 biztanle dituena. Hiri nagusienak Lea eta Madang dira. Lean 80.655 biztanle daude eta Madangen 27.057. Ginea Berrian 800 hizkuntza baino gehiago daude baino gehien erabiltzen direnak, tok pisin, hiri motu eta ingelesa dira.[1]



Klima aldatu

Klima tropikala da, 24.6º inguruko tenperatura izaten duena. Prezipitazio ugariak izaten ditu hilabete guztietan zehar, urtean 1000mm-tik gorakoak.[1]

Fauna aldatu

Ginea berrian hainbat animalia espezie daude.

Gehiago zehaztuta 300.000 intsektu, 200 arrain eta 760 hegazti espezie inguru.

Hegaztiak aldatu

Hegazti handienak Kausarioak dira eta 1,8 metroko altuera izan dezakete. Bastalde, 46 loro espezie eta 45 uso espezie daude. Horien artean, ginea berriko harpia.

Ugaztunak aldatu

Martsupialak dira ugaztun nagusienak. Adibidez, Dasyuromorphia, Peramelemorphia eta Diprotodontia. Martsupialak ez direnak karraskariak eta saguzarrak dira.

Besteak aldatu

Hauetaz aparte, 320 anfibio espezie eta 300 narrasti daude.[1]

Flora aldatu

 
Mangladia

20.000 landare espezie daude, hauen artean 9.000 Ginea Berrian baino ez daudenak. Gutxienez 200 zuhaitz espezie ezberdin daude. Mangladi asko daude uhartearen itsasertzetan.[1]

Elikadura aldatu

Hainbat janari mota jaten dituzte.

  • Malanga izeneko tuberkulua

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Ginea Berria. 2022-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).