Germaniar jatorriko gaur egungo herriak.

Germaniar herriak antzinaroko tribu batzuk izan ziren, Europako iparraldean eta erdigunean bizi zirenak. Haien lurraldeetako batzuk erromatarrek konkistatu zituzten. Geroago, V. mendean, germaniar herri askok Erromatar Inperioarenak izandako lurretara emigratu zuten, eta bertan haien erreinu propioak sortu zituzten.  

Gaur egun, oraindik ere germaniar gisa sailkatzen diren hizkuntzak hitz egiten dira. Hizkuntza germaniar horiek Europako iparraldean eta Ipar Amerikan erabiltzen dira. Horietako bat alemaniera da, eskandinaviar hizkuntza bezala (suediera, norvegiera, daniera eta islandiera), baina baita ingelesa bezala.

Hizkuntza adituek (hizkuntzalariek) uste dute germaniar hizkuntza zaharrenak duela 3.000 urte baino lehenago sortu zirela. Hiztunak, ziurrenik, Baltiko inguruan bizi ziren; Suedia hegoaldean, Danimarkan eta Alemania iparraldean, zehatz-mehatz.

Nola bizi ziren?

aldatu

Germaniarrak familia guztiarekin eta animaliekin bizi ohi ziren, etxe handi eta luzeetan. Herriak hesi arruntez inguratuta egoten ziren. Orokorrean, hildakoak erre eta buztinez egindako eltzeetan gordetzen zituzten errautsak

Germaniar gehienak nekazariak ziren eta ardiak hazten zituen, beste animalia batzuen artean. Gurpila eta goldea ezagutzen zituzten, ez, ordea, dirua. Germaniar tribuek anbara, larruak eta emakumeen ile horiak saltzen zizkieten erromatarrei; izan ere, emakume erromatarrek ile horrekin egindako pelukak gustuko zituzten.

Germaniar tribuak txikiak zirenean, elkarrekin hartzen zituzten erabakiak gizonezko askeek herriko batzarrean. Emakumeek, presoek eta esklaboek ez zuten iritzia emateko eskubiderik. Denboraren poderioz, komunitateak gero eta handiagoak egin ziren. Erdi Aroan tribu germaniarrek ere erregeak izan zituzten, herrialde handiagoetako agintariak izan ohi zirenak.

Zer gertatu zen germaniarrekin?

aldatu

Lehenengo germaniar tribu ezagunak erromatarren aurka borrokatu zirenak dira. Lehenengo germaniar ospetsua Arminio izan zen, hiru erromatar legio suntsitu zituena Teutoburgoko basoko batailan. Gero, Rhin ibaitik mendebaldera eta Danubio ibaitik hegoaldera alde egin zuten erromatarrek. Geroago, hesi luze bat eraiki zuten Rhinen eta Danubioren artean; hala ere, germaniar tribuekin salerosketan jarraitu zuten.

400. urtean, gutxi gorabehera, germaniar tribu asko Erromatar Inperiora aldatu ziren. Asko erromatarrek bertaratu zituzten, langile eta soldadu izateko. Beste batzuk sorterriko uzta txarrek bultzatuta lekualdatu ziren. Beste zenbaitek jaioterritik ihes egin behar izan zuten, beste herri batzuek bertatik bota zituztelako.

Germaniar herriek erromatar hiriak inbaditu zituzten, baina erromatarrengandik asko ikasi zuten eta kristautasuna bereganatu zuten. Erromatarren boterea gutxitzen hasi ahala, germaniar tribuek beren inperioak ezarri zituzten. Inperio handi bat Karlomagno errege frankoarena izan zen. 843an inperioa banatu zen: mendebaldea Frantzia bihurtu zen;  ekialdea, Alemania, eta hegoaldea, Italia.