Arminio
Arminio (latinez: Arminius; alemanez: Herman; K.a. 18/17 - K. o. 21) kerusko herriaren buruzagia izan zen, Teutoburgoko oihaneko guduan erromatarren armada garaitu zuena.
Arminio | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Weser, K.a. 18/17 | ||
Herrialdea | ![]() Kerusko | ||
Heriotza | Germania Magna, 21 (36/37 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: erailketa | ||
Familia | |||
Aita | Segimerus | ||
Ezkontidea(k) | Thusnelda | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | war chief (en) ![]() | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Erromatar armada | ||
Gradua | praefectus cohortis (en) ![]() | ||
Parte hartutako gatazkak | Teutoburgoko oihaneko gudua Great Illyrian Revolt (en) ![]() Idistavisoko gerra |
BizitzaAldatu
Germanian jaio zen K.a 18an. Segimer agintari keruskoaren semea zen. Laster lortu zuen erromatar hiritartasuna. K.o 4. urtetik, kerusko talde baten agintari izan zen, talde hau, erromatar legioaren talde laguntzailea zelarik, eta Panoniako altxamenduak baretzera joan zen.
Keruskoen agintariaAldatu
K.o 7. edo 8. urtean itzuli zen Germaniara. Berehala, beste tribu batzuetako agintariekin, erromatarren aurkako konplot bat prestatzen hasi zen
Varo eta Teutoburgoko gudaAldatu
K.o. 9. urtean, Augustok, Varo bidali zuen Germania Magnara, probintzia hau, behin betiko, erromatar bihurtzeko asmoz. Baina germaniarrak prest zeuden, eta Arminiok, Varoren konfiantza bereganatuz, erromatarra eta bere gudarostea, Rhineko kanpamenduetatik oso urrutiratu zituen, Teutoburgora heldu ziren arte. Han, erromatar gudalozte osoa, germaniarrek prestaturiko segada batean erori zen, eta gudarosteko hiru legioak, txikiturik geratu ziren.
Germanikoren erasoakAldatu
Gudu hori gertatu eta lau urtera, Germanikok, 50.000 soldaduko gudarostearekin, lurralde berbera inbaditu zuen, eta hainbat borroka irabazi zituen inguruan.
Arminiok ondo eutsi zien hainbat guduei eta Zezinak gidatutako beste gudaroste bat ia deuseztatu zuen. Ingiomerrek, Arminioren osabak, baina, kanpamendu erromatarra behar baino lehenago eraso zuen, eta hori izan zen Zezina Varo bezala ez amaitzearen arrazoi nagusiena. Cecinak, kanpamendua utzi eta geratzen zitzaizkion soldaduekin ihes egin zuen, Ingiomerrek, erromatar kanpamendua arpilatzen zuen bitartean.
ThusneldaAldatu
Bi urte geroago, 15. urtean, Germanikok berriz eraso zituen germaniarren finkapenak, eta Thusnelda, Arminioren emaztea harrapatu zuen, honen aita zen Segestesek erromatarrei emana, Arminioren aurkako mendeku bezala. Izan ere, Segestek, bere alaba, beste gizon bati eskaini zion emazte bezala, baina Thusneldak Arminiorekin ihes egin zuen, eta bikotea ezkondu egin zen, Teutoburgoko guduaren ondoren. Segestes eta bere taldea, erromatarren bezero ziren, eta Arminioren askapen politikaren aurka zeuden.
Flavok, Arminioren anaiak, erromatarrekin elkarlana egiteko esan zion honi, baina ezezkoa eman zion. Horren ondoren, Idistavison erromatar eta germaniarren arteko gatazka handi bat sortu zen, Minden herritik gertu, ziurrenik. Baina Arminiok ezin izan zuen bere emaztea berreskuratu.
Thusnelda Erromara eraman eta Germanikoren garaipen desfilean erakutsia izan zen, 18an. Ez zen sekula gehiago Germaniara itzuli. Eta ez zuen sekula gehiago bere familia ikusi ahal izan, historiatik erabat desagertuz. Gatibutzan izan zuen semea, Tumeliko, Arminioren semea ere bazena, Ravennan gladiadore bezala prestatua izan zen. 30 urte bete aurretik hil zen, gladiadoreen arteko borrokaldi batean.
Azken guduaAldatu
Aipaturiko Idistavisoko gudua izan zen Germaniko eta Arminioren artean gertatu zen azkena, 16. urtean gertaturikoa, Weser ibaitik gertu. Berriz ere, Ingiomer Arminioren osabaren trakeskeriagatik, erromatarrek beste porrot bat eragotzi ahal izan zuten. Hauxe izan zen erromatarrek, Germania Magna konkistatzeko egin zuten azkeneko saiakera. Hemendik aurrera, Inperioko iparraldeko muga, Rhin ibaia itsasoratzen zen tokian geratu zen behin betiko.
Elkartasuna hautsiaAldatu
Erromatarrak Rhin ibaiko mugara itzuli ondoren, oraingo Bohemia txekiar eskualdean bizi ziren markomanoek, Arminioren keruskoen aurkako gudua izan zuten, eta honek, Arminio eta Marbod markomanoen agintariaren arteko elkartasuna hautsi zuen. Arminiok, erromatarren aurkako elkartasun gogor bat sortu nahi zuen, baina Marbodek ez zuen Arminioren euskarri bezala jokatu nahi, nahiz eta keruskoak, Varoren burua bidali zion.
Traiziozko heriotzaAldatu
Marbod eta Arminioren arteko gudua, lehenaren atzera egite batekin amaitu zen. Arminiok, nahiko lan zuen bere emaztearen familiak eta erromatarren aldeko beste agintari batzuek sortzen zizkioten arazoak konpontzen. 21. urtean hila izan zen, bere emaztearen senide batzuen esku.
Ikus, gaineraAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arminio |