Gaza hiriaren kokapena.

Gaza Asiako Ekialde Hurbileko hiri bat da, Gazako zerrendako hiri populatuena eta baita Palestinakoa ere. 45 kilometro koadro ditu eta 2012ko datuen arabera, 515.556 biztanle bizi ziren hirian.

Gazak klima erdi-lehor beroa du. Hau da, udaberria apiril eta maiatzean izan ohi da eta hilabeterik beroenak uztaila eta abuztua dira. Orduan, batez besteko tenperatura altuena 33 gradukoa da. Hilabeterik hotzena urtarrila da eta batez besteko tenperatura 18 gradukoa da. Hilabeterik euritsuenak azarotik martxora bitartekoak dira eta urtean, 390 milimetro prezipitazio egin ohi ditu.

Gazako historia duela 5.000 urte hasten da. Horregatik, munduko hiririk zaharrenetarikoa da. Brontze Aroan, lehen herrixkak sortu ziren hiriaren inguruetan. Antzinaroan, Gaza hainbat administrazio politikoren menpe egon zen. Egiptoarrek, israeldarrek eta asiriarrek, epe ezberdinetan, hiriaren kontrola eduki zuten. Erromatar Inperioa zegoenean, Gaza oso hiri garrantzitsua zen. Bertan hainbat kultura eta erlijioetako jendea biltzen zen eta merkataritzako portu garrantzitsu ere bilakatu zen. 634. urtean, berriz, hiria islamiarren esku erori zen eta hala iraun zuen 1516ra arte. Orduantxe, Otomandar Inperioak Gazaren kontrola hartu zen. Ondoren, Lehen Mundu Gerraren ondoren, palestinarren esku geratu zen.

Gaza hiria 2009an.

Hiru erlijio nagusi egon izan dira Gazan. Indartsuena musulmana da. Ondorengo erlijio taldea, palestinar kristauek osatzen dute eta 3.500 bat kide dira. Azkenik, juduak ere bizi izan ziren bertan baina 1948ko gerraren ostean alde egin zuten.

Gazako ekonomia nagusia nekazaritza da. Hiriak merkataritza blokeoa bizi du eta esportazio eta inportazioak eragozten ditu. Langabezi-tasa %25ekoa da.