Txikipedia:Ezti
Eztia erleek sortzen dute eta jan daitekeen elikagai bat da. Gainera, gizakiontzat jangarria izateaz gain, animaliek ere jaten dute, adibidez, hartz arreak.
Eztia erlauntzetan kokatzen da. Erlauntzak erleen bizitokiak dira. Haien kokagunearen arabera, ezti mota hauek lor daitezke: erromeroarena, ezkaiarena, eta basokoa, besteak beste.[1]
Osagaiak
aldatuEztia azukre ezberdinez osatuta dago: fruktosaz (%40), glukosaz (%34), eta maltosaz edo sakarosaz (%7).
Nola egiten dute erleek eztia?
aldatuErleak lorez lore joten dira nektar bila., hau da, loreetan dagoen sustantzia baten bila. Erleek behin eta berriz ureztatzen dute nektarra, azukreei eragiten dieten entzimekin nahasten dute, eta nektarra ezti bihurtzen hasten dira. Ondoren, nahasketa hori abaraskako gelaxka batean utzi eta eztia lehortzeko prozesua hasten dute.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) MonteGayubar. (2019-11-04). Historia de la miel y usos | Apícola Monte Gayubar. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) gonzalo. (2016-06-25). «¿Cómo se produce la miel?» Blog de agricultura y apicultura: 1. ISBN 111111. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).