Zentriolo bat 3D (hiru dimentsiotan).

Zentrioloak zilindro itxurako egiturak dira. Animalia zeluletan ageri dira. Petsatzen da landare zelulek ere badutela antzeko bat. Bi zentriolo elkarren perpendikular kokatzen dira, eta zentrosoma izeneko organulua osatzen dute.

Funtzioak aldatu

  • Zilioak eta flageloak antolatzea:

Zilio eta flageloen axonema sortzea zuzentzen du. Prozesu horretan, tubulinaren polimerizazioa zuzentzen du, eta mikrotubuluak antolatzeko molde gisa jokatzen du.

  • Zelula zatiketa kontrolatzea:

Zelula zatiketa mitosian dagoenean, zentrioloak bikoiztu egiten dira. Zentriolo bakoitza ertz batera mugitzen da, eta ardatz akromatikoa eratzen hasten da. Zentrioloak kromosomen zinetokoroko zuntzekin lotzen dira, eta kromosomek plaka ekuatoriala osatzen dute. Ondoren, kromosomen zentromeroa hausten da, eta zati bakoitza, hau da, kromatida, ertz bakoitzera mugitzen da.


Kokapena Zelulan aldatu

Normalean nukleotik gertu egoten da, golgiren aparatuaren inguruan.

Egitura aldatu

Mikrotubuluz osaturik daude. Beraien mikrotubuluek 9X3+0 formula betetzen dute.

Bi zati dituzte:

  • Alde proxiala (nukleotik gertu).
  • Alde proximala (nukleotik urrun).