Zelula nukleoa zelulako material genetikoa gordetzen den zelulako gunea da. Zelulako bizi funtzioen agintaria da. Zelula eukarioto guztietan dago, eta zelula batzuek bat baino gehiago ere izan ditzakete, globulu zuriek esaterako.
Deskribapena
aldatuGehienetan zelularen erdigunean kokaturik dago, baina batzuetan beste kokapen bat ere izan dezake. Forma zirkularra (biribila) du eta, zelularen arabera, tamaina ezberdina izan dezake.
Nukleoaren azpiunitateak
aldatu∗Nukleo mintza: Nukleoa inguratzen duen geruza bikoitza.
∗Nukleo poroa: Nukleoak zitoplasmarekin komunikatzeko diuen zulotxoak.
∗Nukleoloa: Nukleoplasman dagoen organulua. Erribosomak egin eta elkartzen ditu.
∗Nukleoplasma: Nukleo barneko gune urtsua.
∗Material genetikoa: ADN eta ARN-a.