👶
Jaiotza
1977ko maiatzaren 18a
Errenteria
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Eider Rodriguez

Eider Rodriguez Martin Errenterian, Gipuzkoan, 1997ko maiatzaren 18an jaio zen euskal idazlea da.

Ikasketak eta lana aldatu

Eiderrek Publizitate eta Zinema ikasketak burutu zituen. Bere ibilbidean zehar, literatur idatziak sortzeaz gain, kazetari lanetan ere ibili izan da eta zeinbat artikulu argitaratu ditu, hala nola, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Horretaz gain, editore eta gidoilari lanak ere egin izan ditu.

Gaur egun, Eiderrek Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan irakasle postuan.

Ipuingintza aldatu

Ipuingintzan Rodriguezek 2004. urtean Eta handik gutxira gaur argitaratu zuen. Horretaz gain, beste hiru liburu ere argitaratu ditu, 2007. urtean Haragia, 2010. urtean Katu jendea eta, bukatzeko, 2017. urtean Bihotz handiegia.

Itzulpenak aldatu

 
Eider Rodriguez

Eiderrek hainbat ipuin liburu itzuli ditu gaztelaniara, hala nola, Y poco después ahora (2007), Carne (2008), Un montón de gatos (2012) eta Ortigas: antología de relatos (2013).

2012. urtean EIZIE eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin Eiderrek 2010. urtean idatzi zuen Katu jendea bost hizkuntzetara hitzuli zen: gaztelaniara, frantsesera, nederlanderara eta alemanera.

Komikiak aldatu

Xabiroi aldizkariak istorio laburrak argitaratzen zituen eta Eiderrek hainbat komiki gidoi egin zituen aldizkari horrentzat marrazkilari ezberdinekin lankidetzan.

2017. urtean Ikastolen Elkarteak Eider Rodriguezek eta Julen Ribas marrazkilariak sorturiko Santa Familia komiki albuma argitaratu zuen.

Sariak aldatu

 
Eider Rodriguez

Eiderrek bere ibilbide profesionalean zehar honako bost sari hauek irabazi ditu:

  • XI. Igartza Saria (2008).
  • Zilarrezko Euskadi Saria (2018), Bihotz handiegia liburuarekin liburu denden Gipuzkoako Elkarteak ematen duen saria.  
  • Euskadi Saria euskarazko literatura sailean (2018) Bihotz handiegia lanagatik.
  • Euskadi Saria haur- eta gazte-literatura sailean (2018), Santa Familia lanarengatik.