Efektore, animalia batek erantzun bat sortzeko erabiltzen dituen organoak dira. Horietako gehienak harrapariak saihesteko edo harrapakinak harrapatzeko erabiltzen dira.

Erantzunak aldatu

Estimulu baten aurrean, bi erantzun mota eman daitezke:

  1. Mugimendua. Animalien erantzunik ohikoena da. Barraskiloa oskolean sartzen da ukituz gero, eta zizarea lurperatu egiten da hezetasun bila; biak mugitu egiten dira. Mugimendua sortzen duten organo efektoreak muskuluak dira.
  2. Substantziak ekoiztea. Erantzun batzuetan, mugimenduak ez du garrantzirik. Landare-zorriek, adibidez, likido azukretsu baten tanta bat botatzen dute uzkitik, inurriek haien antenekin ukitzen dituztenean.

Estimulu batek hainbat efektoreren erantzuna eragin dezake. Bi efektorek edo gehiagok elkarrekin lan egiten dutenean, txertatuta daudela esaten da. Adibidez, elikagai baten aurrean dagoen txakur goseti batean, masailezurreko muskuluek eta listu-guruineko jariakinek elkarrekin eta helburu berarekin lan egiten dute.

Efektore espezializatuak aldatu

  1. Kolore-aldaketak, gorputza kolorez aldatzea da zenbait animaliak bizileku duten ingurugiroan ezkutazeko erabiltzen duten erantzuna. (Txibia, mihi-arraina, kamaleoia...)
  2. Deskarga elektrikoak, elektrizitatea sortze da zenbait animaliak espezie bereko beste norbanako batzuekin komunikatzeko nahiz erasorako edo defentsarako mekanismo gisa erabiltzen duten erantzuna. (aingira elektrikoak, ikaraioak...)
  3. Guruin pozoitsuak, substantzia toxikoak sortzea izan daiteke harrapai bati aurre egieko nahi balizko harrapakin bat antzematean emandako erantzuna. (Zenbait sugek, igelek, arrabiok, arrainek, armiarmak, marmokak...)