Txikipedia:Claudie Haigneré

Claudie Haigneré 2014. urtean

Claudie Haigneré Frantziako Le Creusot izeneko herri batean jaio zen 1957ko maiatzaren 13an. Claudie mediku, neurozientzialaria, astronauta eta politikaria da. [1]

Ibilbidea eta formakuntza

aldatu

Claudiek medikuntza ikasi zuen Medikuntza Fakultatean eta Zientzia Fakultatean (Paris-Cochin). Ondoren, biologia eta kirol medikuntzan (1981), medikuntza aeronautikoan eta espazioko medikuntzan (1982) eta erreumatologian (1984) diplomatu zen. 1986an biomekanika eta mugimenduaren fisiologian diplomatu zen (1986) eta erreumatologian (1984) eta neurozientzian (1992) doktoratu zen. [1]

Biografia

aldatu

2009. urtean, Universcience-ko zuzendari fundatzaile izendatu zuten. Une horretan, Europako Espazio Agentziako (ESA) zuzendariaren aholkularia zen. 2015ean, modu negatiboan kritikatu zuten hileko 21.000 euroko soldata izateagatik, baita, Frantzian zergak ez ordaintzeagatik eta postuak mantentzeagatik France Telecom, Sanofi, Lacoste eta L’Oréalen. [1]

Espazioko ibilbidea

aldatu

10.000 hautagaietatik, Frantziako espazio zentroak sei gizon eta emakume bakarra hautatu zituen: Claudie Haigneré. Lehenik eta behin, ingeniari eta larrialdietako pilotu gisa sailkatu zen Space Shuttlerako. Hasieran, (1993)ko Mir Altaïr misiorako ordezko eskifaia izan zen, eta bertan parte hartu zuen bere etorkizuneko senarra zen Jean-Pierre Haigneré. 135268 Haigneré asteroideak bien omenez du izena. (1994)an, Claudie Haigneré Star City-ko (Errusia) Yuri Gagarin Cosmonaut Training Center-en entrenatzen hasi zen, Cassiopée misio franko-errusiarrako eta hango egonaldian ikasi zuen errusiera. 1996ko abuztuaren 17an, espaziora joan zen lehen emakume frantsesa izan zen, bera eta bi kosmonaut errusiar, Valery Korzun komandantea eta Aleksandr Kaleri hegaldi ingeniaria. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Gaztelaniaz) Claudie Haigneré. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).