Txikipedia:Claudia Kohde-Kilsch
Claudia Kohde-Kilsch 1963an jaio zen Saarbrücken, Alemanian, 80. hamarkada eta 90. hamarkada erdialderate aritu zen tenista profesionala izan zen, 9 titulu lortu ditu WTA en bakarkako modalidadean, bi Grand slam lortu ditu binakako modalidadean eta Copa de Federacion ere irabazi zuen 1987an. 1988ko Joko olimpikoetan bikotekako modalidadean brontzea lortu zuen Steffi Graf-ekin batera. 1994 ean erretiroa hartu zuen.
Biografia
aldatuClaudia 1963eko abenduak 11ean jaio zen Saarbrücken, Alemanian. Claudia adoptatua izan zen eta horregatik du “-Kilsch” gehitua bere abizenean, bere aita Jürgen Kilschen eraginez. 5 urterekin hasi zen tenisean jolasten eta gaitasun berezia zuen.
1980ean, 17 urterekin, tenista profesionala bihurtu zen eta hasieratik lorpen handiak egin zituen. Garaipenik nagusienak Claudiarentzat hauek izan ziren: 1988eko Seuleko Olimpiadetan brontzezko domina irabazi zuten binakako modalidadean Steffi Graf-ekin batera. 9 titulo lortu ditu WTA en bakarkako modalidadean, bi Grand slam lortu ditu binakako modalidadean eta Copa de Federacion ere irabazi zuen 1987an. 1994 erretiratu zen 31 urterekin.
Gaur egun Saarlanden bizi da bere guraso eta semearekin Fynn izenekoa. Chris Bennet abeslariarekin ezkondua egon zen baina 2011 dibortziatu egin ziren eta 2018an Chris hil egin zen.
Erretiroa
aldatu1987 bere urterik onenetako bat izan zen: Wimbledon binaka irabaztea haurtzaroko ametsik handiena izan zen. Tenisak bere bizitza zehaztu zuen eta bere zati handi bat bihurtu zen. Jokalari profesional ohia den aldetik, bere ezagutzak, hartu duen esperientzia eta, jakina, kirol zuriarekiko bere gogoa transmititu nahiko lituzke.
2017tik, Alemaniako Tenis Elkarteko (DTB) entrenatzaile nazionala izan da, eta ekialdeko estatuetako elkarteetan talentuak bilatzeko eta sustatzeko arduraduna. Lan horrek poz handia ematen dio eta bere jatorrira itzultzen du.
Gainera, 2018tik, Alemaniako Desgaituentzako Kirol Elkarteko (DBS) hiru laguneko entrenatzaile-talde nazional bateko kide da, gurpil-aulkiko tenis alemaniarrerako.
Lorpenak
aldatuBinakakoetan:
aldatuUrtea | Txapelketa | Bikotea | Aurkariak | Puntuazioa |
1985 | US Open | Helena Sukova | Martina Navratilova
Pam Shriver |
6-7(5), 6-2, 6-3 |
1987 | Wimbledon | Helena Sukova | Betsy Nagelsen
Elizabeth Smylie |
7-5, 7-5 |
Jokatutako binakako finalak:
aldatuUrtea | Txapelketa | Bikotea | Aurkariak | Puntuazioa |
1982 | Abierto de Australia | Eva Pfaff | Martina Navratilova
Pam Shriver |
4-6, 2-6 |
1984 | Roland Garros | Hana Mandlíková | Martina Navratilova
Pam Shriver |
7-5, 3-6, 2-6 |
1984 | Abierto de Australia | Helena Suková | Martina Navratilova
Pam Shriver |
3-6, 4-6 |
1985 | Roland Garros | Helena Suková | Martina Navratilova
Pam Shriver |
6-4, 2-6, 2-6 |
1985 | Abierto de Australia | Helena Suková | Martina Navratilova
Pam Shriver |
3-6, 4-6 |
1988 | Roland Garros | Helena Suková | Martina Navratilova
Pam Shriver |
2-6, 5-7 |
Banaka irabazitakoak:
aldatuNº | Data: | Torneoa: | Lur mota: | Aurkariak | Emaitzak: |
1. | 1981eko urtarrilak 18 | Toronto | Moketa | Nina Bohm | 4–6, 6–2, 7–5 |
2. | 1981eko uztailak 12 | Gstaad | Lurra | Isabelle Villiger | 6–1, 4–6, 6–2 |
3. | 1981ko uztailak 19 | Kitzbühel | Lurra | Sylvia Hanika | 7–5, 7–6 |
4. | 1982ko urtarrilak 31 | Pittsburgh | Moketa | Eva Pfaff | 6–4, 6–0 |
5. | 1982ko martxoak 25 | Austin | Moketa | Helena Sukova | 7-6, 0-6, 6-3 |
6. | 1984ko maiatzak 20 | Berlín | Lurra | Kathleen Horvath | 7–6, 6–1 |
7. | 1985eko abuztuak 4 | Los Ángeles | Zementoa | Pam Shriver | 6–2, 6–4 |
8. | 1988eko ekainak 12 | Birmingham | Belarra | Pam Shriver | 6–2, 6–1 |
9. | 1990eko irailak 16 | Kitzbühel | Lurra | Rachel McQuillan | 7–6, 6–4 |